Bilboko Udalak Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren mendeko Euskal Herriko Itsasertz Mugapearen jakinarazpen bat jaso du. Jakinarazpen horretan Martzana kaiaren inguruan dauden terrazak kentzeko eskatzen zaio, “Kostaldeen Legean zehaztutako bide-zortasuneko eremua okupatzen dutelako”.

Ebazpen hori betetzeko, hamar eguneko epea eman baitio udalari agindua betearazteko, terrazetarako baimenak baliogabetuko ditu – zortzi dira guztira, eta zaharrena 2013tik dago indarrean –, eta baimenak dituzten ostalaritzako establezimenduen titularrei eskatu die terrazak kentzeko.   

Asier Abaunza Hiri Plangintza, Proiektu Estrategiko eta Espazio Publikoko zinegotziak adierazi duenez, "ostalarien kezka ulertzen dut —haiekin bildu da Espazio Publikoko taldea gai honen berri emateko—, baina Bilboko Udalak ebazpena onartu eta betearazi egingo du".

Aurrekariak

Kostaldeen Legeak eta Erregelamenduak, igarobide-zortasuneko eremuan aplikatu beharreko araudiak – Ibaiari eusteko hormatik hasita lehen sei metroei eragiten die –, oro har, debekatu egiten dute elementuak instalatzea. Hala ere, terrazak elementu mugikorrak direnez eta araudiak salbuespenen bat egiteko aukeraren bat jasotzen duenez, horiek instalatzea, urte hauetan, modu batean eta bestean interpretatu dute inplikatutako administrazioek.

2023ko abenduaren 11n, Bilboko Udalak kontsulta bat egin zion Itsasertz Mugarteari, eremu horretako terrazetako eguzkitarakoetarako horma-zorroak instalatu zitezkeen jakiteko. Eskari hori Martzana kaiaren inguruko ostalariek beraiek eskatutakoa zen. Kontsulta horri 2024ko martxoaren 21ean erantzun zitzaion, eta baztertu egin zen elementu finko horiek instalatzeko aukera.

Hala ere, urte hauetan ez da terrazak kentzeko berariazko agindurik eman urriaren 28ra arte, egun horretan sartu baitzen ebazpena. 

Gainera, eskumen hori duela gutxi transferitu zaio Eusko Jaurlaritzari, eta, horregatik, Bilboko Udalak zalantza berberak helarazi zizkion, terrazak mantentzeko zirrikitua zegoela interpreta zitekeen argitzeko. Ebazpen hau ikusita, non lehen aldiz argi eta garbi adierazten baita ezinezkoa dela Martzana kaiko terrazak mantentzea, Bilboko Udalak horren arabera jardungo du.

Bilboko Udalak berretsi egiten du espazio publikoa babesteko konpromisoa eta esparru publikoko erabileretan - merkataritzakoa eta ostalaritzakoa batetik eta herritarrek espazio komunetan gozatzeko eta igarotzeko duten eskubidea bestetik- oreka izateko konpromisoa.