Ostiral honetan, uztailaren 11n, arratsaldeko 18:00etatik 24:00etara bitartean euriengatik eta ekaitzengatik aktibatutako alerta laranja dela eta hainbat aholku zabaldu nahi izan ditu Bilboko Udalak, herritarren segurtasuna bermatzeko. Euskalmeten arabera, ordubetean 30 litro baino gehiago pila daitezke metro koadroko.
Gainera, Abisu Horia indarrean egongo da hurrengo orduetan euriagatik.
Horregatik guztiagatik, Udalak bat egiten du Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren aholkuekin, euriak izan ditzakeen ondorio negatiboak prebenitzeko edo arintzeko.
Eta, ildo horretan, honako hau gomendatzen die herritarrei, oro har:
- Aire zabaleko jarduerak egiteari uko egitea, hala nola mendizaletasuna edo uretako jarduerak.
Hirietan, kontuan hartu behar da:`
- Kalean, eraikinen estalpean jartzea ona izan daiteke deskargetatik babesteko
- Kontu izan, adar, kartel edo hormarik ez jausteko gainera.
- Etxe barruan, saihestu aire-korronteak, tximistak erakartzen dituzte-eta. Horregatik gomendatzen da ateak eta leihoak ixtea, ekaitza badago.
- Eduki linterna, kandela eta halako argi autonomoak eskura, elektrizitatea eteten bada.
- Deskarga elektriko handia badago, deskonektatu etxe-tresna elektrikoak eta telebistaren antena, tentsio-gorakadak kaltetzea edota deskarga elektrikorik eragin ez dezaten saihesteko.
Gidatzen ari bazara eta bat-batean ekaitza lehertzen bada, gogoan izan, ateak itxita baditu, ibilgailua bera aterpe ona izan daitekeela. Edonola ere, mantsotu, adi-adi egon, eta ez geratu ur asko pasa daitekeen lekuetan.
Edozein larrialdi gertatuz gero, gogoan izan arreta emateko telefonoak, hala nola 112 odo Bilboko Udaltzaingoarena, 092.