Astelehen honetan goizean, uztailaren 7an, Juan Mari Aburto alkatea Bilboko Udaleko Energia Jasangarritasunerako Batzordearen buru izan da. Ekitaldi honetan udaleko energia-estrategiaren esparruko aurrerapenak eta desafio berriak aztertu dituzte hainbat zinegotzik, hala nola Asier Abaunzak, Nora Abetek, Kepa Odriozolak, Gonzalo Olabarriak, Marta Ajuriak eta Eider Inunciagak, baita BilboEner-eko zuzendari den Jaione Ortizek ere.

Bilkuran, azken urte bietako Energiaren arloko Jarduketa Planaren (EJP) jarraipen-txostena aurkeztu da eta Udalaren energia-kontsumoaren bilakaera islatzen da, baita Udalaren energia berriztagarrien sorrera ere.

Hauek nabarmentzen dira txosten horretan:

  • Udalaren guztizko kontsumoaren urte arteko bilakaeran energia aurrezteko joera argia ikusten da, nahiz eta udalerriko biztanle kopuruak pixka bat gora egin duen (% 0,8) Energiaren arloko Jarduketa Planean zehaztutako oinarrizko aldiarekin alderatuta.
  • Zehazki, 2024ko energia-kontsumo osoa 127.254 MWh-koa izan zen, hau da, % 19,2ko murrizketa ezarritako oinarri-aldiarekin alderatuta. Horrela, 4/0219 Legeak 2030erako ezarritako helbururanzko efizientzia-joera argia erakusten du, hau da, urte horretako kontsumo osoaren % 35.
  • Murrizketa hori (30.166 MWh) 4.415 etxeko batez besteko kontsumo elektrikoaren baliokidea da.
  • Energia berriztagarrien sorrerari dagokionez, 8.801 MWh-koa izan zen 2024an eta % 32ko igoera izan du oinarri-alditik.
  • Sorrera horren iturriak aztertuz gero, ikusten da sorkuntza berriztagarriko instalazioak (Sollano, Artigas eta Ordunte) 2024ko ekoizpen berriztagarriaren ia % 80 izan zirela; eraikinetako instalazioak, berriz, % 20 izan ziren 2024an.
  • Nabarmentzekoa da Udalak eraikinetan energia berriztagarriak sortzeko teknologiak ezartzeko egin duen ahalegina, 2.000 MWh baino gehiago gehitu baitira erreferentziazko alditik.

Aburto alkateak "Udalak erakunde eta hiri jasangarriago, bidezkoago eta erresilienteago batekin daukan konpromiso irmoa" nabarmendu du, eta gogorarazi du "trantsizio energetikoa ez da soilik klima-aldaketaren aurkako betebeharra, baizik eta premia eta etorkizuneko belaunaldiekin eta haien ongizatearekin eta konpromisoa ere".