Astelehen honetan, ekainak 30, hasi eta uztailaren 5era arte, Bilboko Casilda Iturrizar Parkeak Bilboko Kalealdia Antzerki eta Arte jaialdiaren barruan antolatutako 59 ikuskizun jasoko ditu. Gaur goizean, Juan Mari Aburto alkateak hainbat instalazio bisitatu ditu. Bilboko, Euskadiko, Estatuko eta nazioarteko 35 konpainiak hartuko dute parte.
Espazio ezberdinetara egindako bisitan, Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotzia, Pedro Ormazabal Jaialdiaren zuzendaria eta Udalbatzako ordezkariak izan dira alkatearekin.
Bisitan, Escarlata (Katalunia), Mama Crea (Euskadi) eta Chaussons Rouges (Belgika) konpainien instalazioak ikusi ahal izan dira, baita 'Bilboko Kalealdiaren Lorategiaren' dekorazioa ere, bere sortzailaren eskutik, Bilbokoa den Toño Valdivieso.
Gainera, Llum de Fideu konpainia katalanak "Sfumato" obraren laburpen bat aurreratu die komunikabideei eta bertaratutako ikusleei. Obra hori aurtengo ikuskizunen agendaren parte da.
Alkateak ziurtatu duenez, Bilboko Kalealdia "Bilbok gertuko kultura parte-hartzailearen eta kaleko kulturaren alde egindako apustua da. Izan ere, gure kaleak eta parkeak bizitzaz betetzeaz gain, Udalak tokiko arte-sorkuntzarekin eta pertsona guztientzako kultura-irisgarritasunarekin duen konpromisoa indartzen dute.”
Gogoratu behar da Zinemaldian programatutako emanaldi guztiak doakoak izango direla, Kataluniako Escarlata konpainiaren "Devoris Causa" izan ezik. Horretarako, sarrerak erosi beharko dira, 3 eurotan, webgunean. Emanaldiaren diru-bilketa Zaporeak Solidario Garapenerako Elkarteari emango zaio.
Aurten, Casilda Iturrizar Parkea izango da jaialdi honen egoitza nagusia, eta Gargantua eta bi foodtruck ere izango dira hor. Bilboko Kalealdiak Arriaga Plazan, Areatzan eta UPV/EHU – Bizkaia Aretoan eskainiko du ere ikuskizunak, jaialdi honetako eszenatoki ezberdinak hirian zehar banatuta. Bilboko Kalealdiak 2023-2033 Bilboko Kultura Plan Estrategikoaren jarraibideei jarraitzen ditu, hala nola, kultura herritarrengana hurbiltzea, agenda kuturala hiriko hainbat agertokitara deszentralizatzea eta programazio egonkorra, kalitatezkoa eta denboran jarraitua eskaintzea, tokiko konpainiak barne hartzeaz gain.