BilbaoBizi zerbitzu berria ekainaren 16an hasiko da
Zerbitzua 1.250 bizikleta eta 65 ainguratokirekin itzuliko da
Maiatzaren 31tik aurrera arrazoi operatiboengatik zerbitzua etenda egon eta gero, ekainaren 16ko 05:00etan jarriko du martxan berriro Bilboko Udalak BilbaoBizi bizikleten mailegu-sistema. Trantsizio horren ostean, zerbitzua 1.250 bizikleta eta 65 ainguratokirekin itzuliko da.
Egun horretatik aurrera, zerbitzu berriak egungo bizikleta-kopurua 790eraino gehituko du (gaur egun 700 daude), eta hurrengo urtean 1.250era. Bizikleta berriak izango dira, eta bandalismotik babesteko sistema berezi bat izango duen ainguraketa jarriko zaie.
Ainguraketa-puntuen kopurua ere handituko da (46tik 68ra), hiriaren zona altuetan dagoen eskaera handiari erantzuteko. Puntu berri horietako bi ekainaren 16an jarriko dira martxan –Zurbaranbarri kaleko 39. zenbakian eta Ignacio Ellakuria kaleko 6. zenbakian–. Gainerako 20ak, berriz, datorren urtean zehar, modu mailakatuan.
Halaber, geltoki birtualak egongo dira, ekitaldien edo obren ondorioz zerbitzuaren erabilera-premia puntualei erantzuteko.
Eredu berriak tarifa desberdinak ezarriko ditu ohiko erabiltzaileentzat eta noizbehinkakoentzat, eta, horri esker, zerbitzuaren modulazioa egin ahalko da erabilera-denboraren arabera. Lehenengo kasuan, kuota 25 eurokoa izango da urtean, eta bigarren kasuan, noizbehinkakoan, 10 eurokoa.Gainera, urtean 72 euroko gehieneko muga ezartzen da, ohiko erabiltzaileen mesedetan.
Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziaren arabera, Bilbaobizi berria "zerbitzu bidezkoagoa eta eraginkorragoa da, garraio publiko eta jasangarria gehien erabiltzen dutenei mesede egiten diena". Gainera, zinegotziak ziurtatu du bizikleten zerbitzu publikoa berritzea ez dela soilik hobekuntza tekniko bat, baizik eta aldaketa integral bat, hiriak jasangarritasunarekin, irisgarritasunarekin eta bizi-kalitatearekin duen konpromisoari erantzuteko".
Sistema berrirako trantsizioa errazteko, erabiltzaileek datu pertsonalak egiaztatu eta osatu behar dituzte erabiltzaile-profilean, bai app-ean, bai webgunean, bereziki posta elektronikoko helbidea eta NAN zenbakia.
BilbaoBizik zerbitzua ematen ez den egunak ordainduko ditu. Beraz, ordaindutako baina erabili gabeko zati proportzionala jasotzen ez badute, erabiltzaileek erreklamazioak egin ditzakete maiatzaren 26tik 29ra, bai emailez (bilbaobizi@bilbao.eus), bai erabiltzailearentzako arreta-telefonoan (94 656 49 05).
Temas
Más en Bilbao
-
“He invertido 20.000 euros en provisiones para la final de la Europa League”
-
Las otras citas deportivas de San Mamés antes de la final de la Europa League
-
Una vecina de Bilbao pide que se asegure la llegada de médicos a su casa, a pesar de la final de la Europa League
-
La copa de la Europa League, de chocolate y pintada a mano