Bilbao Arenara joateko zerbitzu berezia eskainiko du Bilbobusek
Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du
Bilbao Basket saskibaloi taldeak etxeko partidak jokatzen dituen guztietan egin ohi duen bezala, Bilbobusek behin-behineko zerbitzu berezia eskainiko du larunbat honetan, apirilaren 5ean, uriaren erdigunetik Bilbao Arenara joateko. Anezka-linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Miribillaraino, eta kontzertua amaitzean kontrako ibilbidea egingo du. Horrekin, Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaleen artean. Hala ere, Bilboko Udalak gogoratzen duen bezala, hori ez da Bilbao Arenara garraio publikoan joateko aukera bakarra.
Horrela, bada, Bilbao Basket - CB Gran Canaria partida dela eta, 20:45etan, E7 linea 10 minuturo irtengo da Plaza Biribilatik partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:45tik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.
Bestalde, partidaren ondorengo minutuetan, 30, 71, 75 eta 76 autobus lineek ibilbidea aldatuko dute, erabiltzaileei hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzu bizkorragoa emateko. Horretarako, Askatasuna/Parkean beste geltoki bat egingo dute Zabalburu / Hurtado Amezaga norabidean.
Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.
Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobus erakundeari eskainitako atalean.
Temas
Más en Bilbao
-
En imágenes: la Ertzaintza carga en Bilbao contra activistas de la Global Sumund Flotilla
-
Desembarco desde Burdeos a Bilbao por carretera: "Hemos hecho seis horas de viaje en bus"
-
Bilbobus ofrece servicio de lanzadera este domingo por el Surne Bilbao Basket-Bàsquet Girona en el Bilbao Arena
-
El ‘asesino de las citas’: ni “tonto” ni “genio maquiavélico”