Bilboko Balioen Agirian jasotako balioak sustatzen edo garatzen dituzten ekimenei ezagutzea publikoa agertzea helburu duten Bilbao Balioen Hiria sarien zazpigarren ediziorako proposamenak aurkezteko epea datorren ostiralean, martxoaren 14an, itxiko da.
Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorraren bidez baino ezin izango dira aurkeztu, eta aurreikusitako 4 kategorietako batean aurkeztu beharko dira: elkarteak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak; Bilboko ikastetxeak; sektore pribatuko enpresak, merkataritzako saltokiak, ostalaritza, elkargo profesionalak edo antzeko beste batzuk; eta unibertsitateak.
Betekizunen artean, nabarmendu beharra dago proiektu guztiek Bilboko Balioen Agirian jasotako 17 balioetako baten edo batzuen garapenari lotuta egon behar dutela; sarira aurkezteko, beharrezkoa dela Bilboko Balioen Agiriari atxikita egotea eskaera aurkezten den egunean; aurkeztutako proiektuaren lurralde-eremua Bilbo izan behar dela; proiektu guztiak eginda edo egite-prozesuan egon behar direla, eta ezin direla mugatu beren eguneroko jarduera deskribatzera, baizik eta ekintza zehatzei buruzkoak izan behar direla; eta genero-ikuspegia txertatu behar dutela, eta hizkera ez-sexista erabili.
Eskabide-eredu bat prestatu da, behar den dokumentazioa errazago aurkeztu ahal izateko. eredu hori Bilboko Udalaren webgunean dago eskuragarri.Epaimahaiak bere erabakia ematen duenean, Gobernu Batzarrari helaraziko zaio saria emateko proposamena. 2025eko lehenengo seihilekoan jakinaraziko zaie parte-hartzaileei zeintzuk diren sarituak, eta ekitaldi publiko batean emango dira sariak. Hiru sari emango dira, eta haietako bakoitza 3.300 eurokoa izango da.