Astearte honetan goizean, urriaren 1ean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok harrera egin die uriko adinekoen 48 elkarteei. Ekitaldia udaletxeko Arabiar Aretoan egin da, Adinekoen Nazioarteko Eguna dela eta, eta bertan parte hartu dute Gizarte Ekintzako zinegotzi Juan Ibarretxek eta beste zinegotzi batzuk.
Aurten, hauek izan dira omendu dituztenak:
- Angel Cob Martinez, Bolueta-Santutxuko Erretiratuen Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Iluminada Rosa Raimundo, Santutxuko "Centro Bonaparte" Adinekoen Elkarteko presidentea.
- Ángel Muñiz Fernández, Calle Nueva-Hogar Leonés Erretiratuen Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Fernando Lopez Omar, Zamakola-Abusuko Erretiratuen Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Julian Ruiz Blazquez, Gure Zaharrak-Txurdinaga Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Luis Campo San Millán, Iralabarri-Apurizar Pentsiodunen Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Rosa María Atutxa Bizkarguenaga, Olabeaga Elkartea
- Mercedes Duran Gonzalez, Bost Batean Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Jose Antonio Vazquez Hernandez, Gure Asti Aldi Elkarteko presidentea (kargua uztera doa).
- Agustin de Toro Lafuente, Erkoreka Elkarteko presidentea eta Errekaldeberri Elkarteko idazkaria.
Alkateak pertsonalki zoriondu ditu, eta adinekoen elkarteetan egin duten ibilbidearen balioa azpimarratu nahi izan du. Era berean, onartu du uriko 48 elkarteek egiten duten lan eskerga, udal-eremu desberdinetan modu aktiboan parte hartzea eta uriko adineko pertsonen ongizatearen alde egiten duten lana: uriari, auzoei... egiten diezuen ekarpen handi horri balioa eman nahi diogu, baita komunitatea sortzeko eta zahartze aktiboa bultzatzeko gaitasun horri ere... Adinekoen artean parte-hartzea eta aisia sustatzeko, nahi ez den bakardadeari aurre egiteko -gure gizartearen gaitz handia baita- daukazuen gaitasuna azpimarratu nahi dut. Horiexek baitira zahartze aktiboaren gakoak, bizi-kalitatea eta bizi-itxaropena lortzeko ongizate fisiko, sozial eta mentalaren aukerak optimizatzen dituenak
Gaur egun, 60 urtetik gorako 115.973 pertsona daude Bilbon erroldatuta, hau da, biztanle guztien % 33.
IV. 'Bilbo Adinekoen Lagun' gala
Urriaren 1eko ospakizunek jarraipena izango dute gaur arratsaldean, Campos antzokian IV. 'Bilbo Adinekoen Lagun' galarekin. Gala horretan, "Bilbo, adinekoen lagun" sariak emango zaizkie Luis Ángel Gaintzari, Julia Manzanerari eta Miren Linazari.
Herritarrek eta erakundeek proposatutako aitorpen horiekin pertsona horien ibilbide pertsonal eta altruista nabarmendu nahi da eta Bilboren, auzoen eta auzotarren bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetzearekin duten konpromisoa aitortu.