Egitarau zabala eskainiko du Basque Fest jaialdiak larunbat honetan
Aurreko egunetan izandako giro bikaina errepikatu egin nahi du Bilbao Basque Festek hirugarren egun honetan. Horretarako, antolatzaileek egitarau zabal-zabala prestatu egin dute, Zapatu Santu honetan hainbat plan eskaintzeko, bai bilbotarrentzat eta bai bisitarientzat.
Musika-eskaintza 13:00etan hasiko da DJen saioekin, Martzana kaleko 16. zenbakian, Kaia on set zikloaren baitan. Arratsaldez ere izango dira saioak, 18:00etan. Ordu erdi geroago, kalejirak abiatuko dira Poza Lizentziatua, García Rivero, Villarías eta Ledesma kaleetatik, Jira Musika, Ziortza eta Leire eta Samasiku taldeen eskutik. Berritasun gisa, aurten, Bilbotxeros Band taldea izango da Diputazio kalean, 13:30etik 15:00etara. Emakumezkoen folk-zikloaren barruan, Amaterraren kontzertua izango da Azkuna Zentroan, 19:00etan. Kontzertu horrek naturarekin berriz konektatzeko bidaia ia onirikoa eskainiko digu.
Bilbao Basque Fest gauak
Gauera ere luzatuko da Bilbao Basque FEST: Kresala taldeak gaueko dantzaldi bat eskainiko du 20:30etik aurrera, Areatzako Kioskoan, eta uriko taldeek kontzertuak emango dituzte Taberna Live Music eta Bilbao Basque FEST Rock City programen barruan. Azkena Aretoan ere zuzeneko musika izango da, Triple Zero taldearen kontzertuarekin (21:00), eta Kafe Antzokia rockaren epizentro bilakatuko da MFC Chicken eta The Allnighters taldeen kontzertuekin (22:00).
Familia-planak, umorea eta herri kirolak
Umeek hitzordu bat dute gaur Gargantuarekin. Erraldoia 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da Bilboko Guggenheim museoko zabalgunean. Familia-antzerkiko saioak 18:00etan hasiko dira Txaloka konpainiaren Bualá ikuskizunarekin. Lan horretan, sukaldeko zenbait profesional inoizko postrerik gozoena sortzen saiatuko dira.
Ordu berean, niMú konpainiak Jacuzzi antzeztuko du Erripa kaian. Jacuzzi burbuilei buruzko hausnarketa berezi bat da. Zabalgune Eraikinean ere oihala altxatuko da umeentzako ikuskizun batean. 19:00etan, umeek Oliver & Luiba: Los Inventores magia-ikuskizuna disfrutatu ahalko dute, zeinak Espainiako 2023ko Magiako Txapelketako magia komikoaren kategoriako lehen saria eskuratu baitzuen. Ikuskizunaren argumentua sei pertsonaia dibertigarriren inguruan oinarritzen da, zeinak asmakizunen laguntzarekin eguneroko edozein gertaera gainditzen baitute.
Gaur, 20:00etan, Mejor será reírnos monologoa estreinatuko da Bilborocken. Ikuskizun horretan, Aroa Berrozpek umore handiz errepasatuko ditu bere bizitzako zenbait gertaera.
Areatzako kaian bilduko dira gaur egingo diren erakustaldi, tailer eta probak:
- Crossfit eta herri-kiroletako desafioa (12:30): talde mistoen arteko erloju kontrako proba bat izango da, non parte hartzaileek crossfiteko eta herri-kiroletako diziplinak egingo dituzten.
- Pentatloi-desafioa (17:30): bost diziplina konbinatzen dituen erlojupeko proba bat da: harri-jasotzea, giza proba, aizkora, txinga eramatea eta lasterketa.
Tailerrak 11:30ean eta 16:30ean izango dira, eta 8 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute.
Bestalde, Bilbao Basque Festek ibilbide oso berezi bat eskaintzen du Bilboats itsasontzian, Mirentxu eta Begotxu lagunekin. Bikote barregarri horrek Bilbon maiatzean izango den UEFAren Women's Champions Leagueren finalari buruzko gogoeta dibertigarriak partekatuko ditu. Ibilbideak 30 minutu iraungo du, eta 3 euro balio du.Itsasadarrean zeharreko ibilbide antzeztuak 11:30ean, 12:30ean, 13:30ean, 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean egin ahal izango dira gaur. Tiketak Bilboats-en webgunean eta Bilboats-en bulegoan (Pío Baroja plaza) egongo dira salgai, hiru eurotan.
Hiriaren historia hobeto behatu eta ezagutzeko beste modu bat Bilboko anfitrioiek eskaintzen dutena da. Anfitrioiak Zazpi Kaleetatik eta Areatzatik ibiltzen diren gidari dibertigarri batzuk dira. Egunero abiatuko dira 12:00etatik aurrera.