Adinekoen elkarteetan egindako lanagatik zortzi pertsona omendu ditu Bilboko Udalak
Astelehen honetan goizean, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok harrera egin die uriko adinekoen elkarteei, urtero Adineko Pertsonen Nazioarteko Egunaren kariaz egiten den ekitaldian. Bertan parte hartu egin du baita ere Gizarte Ekintzako zinegotzi Juan Ibarretxek.
Alkateak esker oneko oroigarri bana eman die Bizkaiko hiriburuko hainbat elkartetako batzarretan azken urteotan borondatez lan egin duten zortzi pertsonari.
Aurten, pertsona hauek omendu dituzte:
- Cecilio Rioja Arberas, "Abancehis" Banco Santanderreko Aurre-erretiratuen eta Pentsiodunen Elkarteko presidentea.
- Beatriz Carriles Ortiz, Emays Kultur Elkarteko presidentea, kargua utzi duena.
- Jaime Alquegui Alquegui, Zorrotzako Erretiratu eta Pentsiodunen Elkarteko presidentea, kargua utzi duena.
- Mª Teresa Feito Fernandez Capalleja andrea, El Ñeru Adineko pertsonen elkarte soziokulturaleko presidentea, hil osteko omenaldia.
- Pilar Funes Rodriguez, Bolueta-Santutxuko Erretiratuen Elkarteko presidentea, kargua utzi duena.
- Veremundo Fernandez Asparre, Nabalur-Hogar Navarro Erretiratuen Elkarteko presidentea, kargua utzi duena.
- Agapita Lavin Setien, Adinekoen Alde Elkarteko presidentea, kargu utzi duena.
- Vicente Manrique Pacheco, “Zabalburu-Sojuko hirugarren adinekoen gela” Elkarteko idazkaria.
'Bilbo, adinekoen lagun' galaren III. edizioa
Urriaren 1eko ospakizunak amaitzeko, gaur arratsaldean, Campos antzokian, hirugarren aldiz egingo da "Bilbo, adinekoen lagun” gala. "Bilbo, adinekoen lagun" sariak emango zaizkie José Ramón Garcia, Marina Montero, Alfonso Gomez Rodriguez y Moises Arce Espiña jaun-andreei.
Aintzatespen horiekin –saria nori eman erabakitzeko herritarrek ere parte hartu dute- beren ibilbide pertsonal eta altruista, eta Bilboren, auzoen eta auzotarren bizikidetza eta bizi-kalitatea hobetzearekin duten konpromisoa aitortzeko.