Aburtok Casilda Iturrizar parkeko haur-jolasetarako espazio estali berria inauguratu du
Bilboko umeek 351 metro koadroko jolastoki estali berria dute gaurtik aurrera hirian, izan ere, Casilda Iturrizar parkeko haur-jolasetarako espazio berriaren obrak amaitu berri dira. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gune berria bisitatu du gaur Kepa Odriozola Obra Publikoetako eta Zerbitzuetako zinegotziarekin.
Eremu berria parkearen iparraldean dago, Meliá hotelaren aurrean, 2.626 metro koadroko lorategi-espazio batean; oinezkoentzako bideek mugatzen dute espazioaren perimetro osoa. Zehazki, eremuaren hego-ekialdeko izkinan dago.
Haurrentzako espazio berria estalki berezi baten bidez eguraldi txarretik babestuko da. Hain zuzen ere, zurezko eta ehun gardenezko domo bat egin da, berotegi gisa; elementu hori oso ohikoa da Frantziako nahiz Ingalaterrako lorategi klasikoetan.
Amaitu berri diren obrek bi gune dituzte, bata bestearekin lotuta, parkean hain presente dagoen naturaren eta jolasaren arteko interakzioa sustatzeko helburuarekin. Hauek dira:
- Umeentzako jolas-gunea.
- Eta egoteko lorategi bat, aurrekoari lotuta, oinezkoentzako zirkuitu baten bidez.
Estalkia egitura geodesiko ijeztu baten bidez egin da, eta 21 metro inguruko diametroa eta 8,87 metroko gehieneko altuera ditu. 351 metro karratuko azalera duen eremu estalia sortu da. Bertan jarri dira haur-jolasak –jolaserako aukera desberdinak dituen libelula baten egitura dute buru, baita beste elementu batzuk ere, hala nola zabuak, txirristak, kaiak eta koltxonetak; baita 0-3 eta 4-12 urte bitarteko haurrentzat kokatutako faunan eta landaredian girotutako panelak– eta egonaldirako altzariak ere.
Jolasgunea inguratuz, 3,50 metroko zabalerako oinezkoentzako gunea egin da, zurezko zoladurarekin.
Esku-hartzea egin aurretik eta jolas-eremuan kautxuzko zoladura jarri aurretik, lurra saneatu da, zabor-legarrez betez eta berdinduz, eta hormigoi armatuzko zola ere jarri da.
Lanok azken 6 hilabeteotan egin dira, eta 1.232.093,81 euroko aurrekontua izan dute (BEZa barne).
Temas
Más en Bilbao
-
Hasta 15.000 euros por dormir en Bilbao el día de la final de la Europa League
-
BilbaoBizi paraliza el servicio del 31 de mayo al 15 de junio para sustituir las bicicletas
-
Betolaza estrena una nueva plaza para eventos del barrio
-
Fiesta Disney en Bilbao con canciones de High School Musical o El Rey León