Datorren larunbatetik hasita, abuztuaren 19an, eta hurrengo asteko igandera bitartean, Plaza Barria munduko musikaren erdigunea izango da, Aste Nagusiro bezala. Lehenengo kontzertua Maruja Limónek eskainiko du, 23.30ean. Gainerako zazpi kontzertuek ordu berean hasiko dira.
Bilboko Aste Nagusirako programatutako nazioarteko zortzi kontzertuek mundu osoko erritmoekin girotuko dituzte hiriburuko gauak, flamenkoa, reggaea eta gospela edo rantxerak barne. Aurten, Euskadi, Asturias, Bartzelona, Kordoba, Portugal eta Kanadako artistek bisitatuko dute Bizkaiko hiriburua.
Plaza Barriko kontzertuen zikloa larunbatean, abuztuak 19, hasiko da Maruja Limónekin. Emakumez osatutako Bartzelonako boskote horrek “Esta noche no me acuesto” bere azken bira aurkeztuko du, flamenkoaren, poparen eta erritmo latinoen artean dabilen musika bizizalea.
Hurrengo egunean, igandean (hilak 20), “Erromeriak. Kepa Junkera Urraza” kontzertua eskainiko da, Kepa Junkeraren disko berriaren jiran. Emanaldian 40 emakume pandero-joletik gora arituko dira, hainbat jatorritakoak: Euskal Herria –AMAK taldeko kideak–, Kantabria, Asturias, Galizia, Leon, Valladolid eta Portugal. Agurtzane Elustondok trikitixaren pisu osoa eramango du, musikariaren omenez, eta errepertorioan Kepa Junkeraren argitaratu gabeko 8 kanta joko dituzte
Astelehenean, abuztuak 21, Maui de Utrera-ren txanda izango da. Ezinbesteko hiru artista eszenatokia hartuko dute Flamenkoaren abanguradia eta sustraiak hurbiltzeko. Ikus-entzuleek esperientzia paregabea biziko dute Maui de Utrera, Mari Peña eta Tomás de Perrateren ahots melodikoei esker.
Hurrengo egunean, abuztuaren 22an, asteartean, Plaza Barriak estatu mailako reggae musika ekitaldi beteranoena hartuko du: Bilbo Reggae Splash 2023ren XXX. Edizioa. Reggaearen fundazio-legenda den eta “Armagideon Time”-n konpositore eta abeslari gisa ibilbide oparoa duen Willi Williams kanadarrak hartuko du parte.
Abuztuaren 23an, asteazkenean, Bilboko Udal Musika Bandak Messenger eta Goizargi Gospel Choir abesbatzekin batera eskainiko duen kontzertuaz gozatzeko aukera izango da. Oraingoan, José Rafael Pascual-Vilaplanaren zuzendaritzapean, besteak beste, John P.Keeren “I Believe”, Donald Lawrenceren “Healed”, edo A.Jeffrey Lavalleyren “Hallelujah, salvation and glory” interpretatuko dituzte.
Rodrigo Cuevasen “La Romería” bira berria ere Plaza Barrira helduko da ostegunean, abuztuak 24. Eta ostiralean, hilak 25, emakumezkoen Neomak zazpikotea igoko da agertokira. Euskadiko soinu tradizionalenak eta gaur egungo erritmoak nahasten dituzte, trikiti tradizionala elektronikaz blaituz bertaratzen den jende guztia dantzan jartzeko.
Rantxerarik enblematikoenak ere igandean, hilak 26, entzungo dira Puro Relajo taldearen eskutik. Hurrengo egunean, 13:00etan, Bilboko Udal Txistulari Bandak amaiera emango dio Plaza Barriko kontzertu-zikloari, Aste Nagusiko Alarde tradizionalarekin. Txaber Fernandezen zuzendaritzapean, Euskadi osoko txistulariek, metal boskote batek, San Anton abesbatzak, Oinkari Dantza Taldeak eta Miren eta Roberto Etxebarria bikoteak hartuko dute parte.
Plaza Barrirako programazioa
Kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira. 13:00etan izango den Txistularien Alarde Handia izan ezik.
- Larunbata 19: Maruja Limón
- Igandea 20: “Erromeriak. Kepa Junkera Urraza" kontzertua. 40 emakume pandero-jole baino gehiago eta Agurtzane Elustondo
- Astelehena 21: Maui de Utrera
- Asteartea 22: XXX Bilbo Reggae Splash 2023 Willi Williamsekin
- Asteazkena 23: Bilboko Udal Banda eta Messenger eta Goizargi Gospel Choir abesbatzak
- Osteguna 24: Rodrigo Cuevas
- Ostirala 25: Neomak
- Larunbata 26: Puro Relajo
- Igandea 27: Bilboko Udal Txistulari Banda