Síguenos en redes sociales:

Izaskun Pinedo eta Aiora Renteria izango dira Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera

Izaskun Pinedo eta Aiora Renteria abeslaria izango dira aurtengo Aste Nagusiko Pregoilaria eta Txupinera, hurrenez hurren. Bilboko Udalak astearte honetan goizean eman ditu ezagutzera bi izen hauek, jaiak hasteko 18 egun falta direnean.

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako zinegotziak eta Bilboko Konpartsen ordezkaritza batek aurkeztu dituzte komunikabideen aurrean gaur goizean. Prentsaurrekoan Renteriak eta Pinedok Marijaiarekin batera, Bilboko 43. Aste Nagusiko bederatzi egunetan (abuztuaren 19tik 27ra) zehar hartuko dituzten karguen inguruan dituzten lehen sentsazioak partekatu dituzte,

Aiora Renteria Zea Mays rock talde euskalduneko abeslari eta musikagileak egingo du pregoia, eta erizaina da eta Pinpilinpauxako konpartseroa den Izaskun Pinedo bilbotarrak botako du txupina.

Aiora Renteria Udaleko Jaien Batzorde Mistoak aukeratu du abuztuaren 19ko arratsaldean Aste Nagusiari hasiera emango dion pregoia botatzeko. Zea Maysen aurpegi eta ahots femeninoa Pregonera aukeratua izan da, bere ibilbide musikal luzeagatik, izan ere, 25 urte baino gehiago ditu agertokietan.

Jaietako 9 egunetan zehar Izaskun Pinedok lagunduko dio. Bilboko Konpartsek Aste Nagusiko 43. edizioko Txupinera izendatu dute Pinpilinpauxako konpartsa gaztetatik erizain lanetan dabilen bilbotar hau. Harrezkero, txupina jaurtitzearekin egin du amets, eta amets hori egia bihurtu da.

Bestalde, Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaietako zinegotzia pozik agertu da aukeraketarekin "Marijaiaren altuerakoak dira bi emakume hauek, eta Marijaia altua da", esan du txantxetan. "Biek dute Bilboko urteko unerik desiratuenetako biren metxa pizteko ohorea, Aste Nagusiko pregoiaren eta txupinaren jaurtiketa kasu. Eta Marijaiari egunez egun, kalez kale, festaz festa laguntzeko zortea".