Aste Nagusian eraso sexistak prebenitzeko sentsibilizazio kanpaina aurkeztu du Bilbok
Urtero bezala, Bilboko Udalak gaur goizean aurkeztu egin du abuztuaren 19tik 27ra bitartean ospatuko den Aste Nagusian eraso matxistak eta sexistak prebenitzeko sentsibilizazio kanpaina berria. Aurtengo leloa 'Bakarrik bai da bai' izango da.
Horrela, Bilbok, atzera ere, sexu-erasoen eta edozein motatako indarkeria matxistaren eta LGTBIQ+fobikoaren aurkako jarrera irmoa agertzen du. Aurtengo leloak, zeina iaz ere erabili baikenuen, islatzen du adostasuna funtsezkoa dela harreman afektiboetan. Horrelako ekimenekin Bilboko Udalak zenbait helburu ditu: gizonei eta emakumeei hausnartu araztea; emakumeen ahalduntzea lortzea; gizonen, eta, oro har, gizarte osoaren erantzukizuna eskatzea...
Adostasunaren garrantziaz eta jaietan ere eraso sexistak arbuiatzearen garrantziaz herritarrak sentsibilizatzeko kanpaina hori Udalaren sare sozialetan, Bilboko Udalaren webgunean eta uriko plaza eta kaleetako publizitate-euskarrietan ikusi ahal izango da.
Irudiaren diseinuari dagokionez, protagonista Marijaia da, errespetuzko eta berdintasunezko jaien defendatzaile handiena; besoak altxatuta, eskuekin egiten duen keinuaren bidez edozein indarkeria-motaren aurka dagoela erakutsiz. Gainera, "Bakarrik bai da bai" leloa irakur daiteke, erdigunean kokatuta, eta dagoeneko herritarren artean zabalduta dagoen mezu honekin batera “Ez beti da ez".
Bizkaiko hiriburuko Udalak jaiak hasi aurreko egunetan aurkeztuko ditu kanpainaren eduki osoa, Bilboko Konpartsen, entitateen eta Udalaren artean adostutako protokoloa, eta halaber, zer udal baliabide eskainiko diren, Aste Nagusian inork eraso sexistaren bat jasanez gero.
Temas
Más en Bilbao
-
La noche de Bilbao contará con una nueva sala de fiestas
-
¿Cuánto pagará por la tasa de basuras una vivienda de la Gran Vía? ¿Y una de Iturrigorri?
-
Bilbao compra un local de Kutxabank en Santutxu para instalar una comisaría
-
Los bilbainos pagarán un 45% más por la tasa de basuras para asumir el coste del servicio