Kargua utzi duten zinegotziek Hiriaren Domina jaso dute
Bilboko alkate Juan Mari Aburtok euren kargua utzi duten 13 zinegotziei Hiriaren Domina eman die gaur goizean udaletxeko udalbatza-aretoan egindako ekitaldi batean, Udalean egindako lanaren oroimenez. Bertan udal txistulari bandaren doinuez gozatu ahal izan dute.
Gaur omendutakoak, Bilboko Udalean egun ordezkatuta dauden alderdi politiko guztietako zinegotziak dira: zazpi gizon eta sei emakume. Antzinatasunagatik, beren-beregi nabarmen daitezke Oihane Agirregoitia, zinegotzi karguan izan baita etengabe 2011z geroztik; eta Nekane Alonso, Bilboko Udaleko zinegotzia izan baita 2015etik gaurdaino eta 2007tik 2012ra bitartean.
Koldo Narbaiza, Carmen Muñoz, Alba Fatuarte eta Bruno Zubizarreta zinegotziek bi agintaldi egin dituzte, 2015etik gaur arte, eta Jone Goirizelaia, Asier González, Raquel González eta Gabriel Rodrigo zinegotziek azken agintaldian egin dute udal barruko jarduera. Era berean, Carlos David Garcíak lau urte egin ditu karguan, baina 2003tik 2011ra bitartean ere, Bilboko Udaleko zinegotzia izan zen.
Gainerako bi omendutakoek, Iñigo Zubizarretak eta Iván Calderónek, hiru urte eta urtebete egin dituzte karguan, hurrenez hurren.
Udalbatza-Aretoko ekitaldi instituzionalaren ondoren, karguak utzi dituzten udalkideak Arabiar Aretora joan dira, eta bertan, 13 omendutakoek iraganeko pasadizoak gogoratu eta komunikabideekin hitz egiteko aukera izan dute.
Kargua utzi duten zinegotziak
EAJ-PNV
- Oihane Agirregoitia Martinez (2011-2023)
- Nekane Alonso Santamaría (2015-2023)
- Koldo Narbaiza Olaskoaga (2015-2023)
- Iñigo Zubizarreta Aguirrezabal (2020-2023)
PSE-EE
- Iván Calderón Fuente (2022-2023)
EH Bildu
- Jone Goirizelaia Ordorika (2019-2023)
- Asier González Soreasu (2019-2023)
- Alba Fatuarte González (2015-2023)
- Bruno Zubizarreta Unanue (2015-2023)
PP
- Raquel González Díez-Andino (2019-2023)
- Carlos David García Fernández (2019-2023)
- Gabriel Rodrigo Izquierdo (2019-2023)
Elkarrekin Podemos Bilbao
- Carmen Muñoz López (2015-2023)