Igandean ospatuko da Urteroko Eskola Antzerkiaren Gala
Datorren igandean, ekainaren 4an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera, Urteroko Eskola Antzerkiaren Gala ospatuko da Arriaga Antzokian. Bertan, uriko ikastetxeen artean antolatzen diren urteroko lehiaketako montaje irabazleen emanaldiak eskainiko dira.
Ekitaldiaren egunean gonbidapen kupo erreserbatu bat egongo da Arriaga Antzokiko leihatiletan.
Edizio honetan aukeratutako montajeak honako hauek dira:
- Ibarrekolanda Institutua: Lan eszenikorik onena - “Zuen auki hutsak, gure noraeza”.
- Viuda de Epalza Ikastetxea: Proposamen eszenikorik originalena: “Vote Pakita”.
- Ibarrekolanda Institutua: Obraren alderdi teknikoen tratamendurik onena -“Mundu akaberako konkistatzailea”.
- Ibarrekolanda Institutua: Diziplina Eszenikoak Berreskuratzeko Lanik Onena -“Igaro”.
- Artxandape Ikastetxea: Interpretazio global eta koraleko lanik onena -“Museoan harrapatuta”.
- Urretxindorra Ikastola: Parte-hartzaileen adinera ondoen egokitutako lana - “Hau bai urtebetetzea”
- Arangoiti Eskola: Epaimahaiak bere kabuz izendatutako akzesit - “Autobusaren zain”.
Zazpi proposamen horiek 300€-ko saria jasoko dute. Deialdiko parte-hartzaile guztiek, halaber, egindako lanagatik dirulaguntza eta diploma bat jasoko dute.
Eskola Antzerki Lehiaketa antzezpen, egokitzapen edo sorkuntza propioen erakusketa bat da, ikasleek protagonista dituena. Aurtengo edizioan Bilboko 10 ikastetxe publiko zein pribatuetako 19 antzerki taldeetako 335 ikasleek hartu dute parte.
Lehiaketa hau 1995ean jarri zen martxan haurren artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuarekin.