Ohi bezala, Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzua indartuko du E7 linearekin larunbat honetan arratsaldean, apirilaren 29an, uriko erdigunetik, Plaza Zirkularretik konkretuki, Bilbao Arenara joateko, bertan jokatuko den Bilbao Basketen partida dela eta. Ekimen honekin, Udalak zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du, eta kotxea etxean uztera animatzen du.

Horrela, bada, Bilbao Basket – Manresa partida dela eta, 20:45etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:45etatik aurrera).

Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean, Bilbobusen atalean.