Kolonbiako enbaxadore berriari harrera egin dio Aburtok
Astelehen honetan, abenduak 19, Eduardo Ávila Navarrete Kolonbiako enbaxadore berriak Bilboko udaletxea bisitatu egin du. Bertan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok egin dio harrera.
Enbaxadorearekin batera izan dira topaketan Gloria Elsa León, Kolonbiako enbaxadako ministro plenipotentziarioa, eta joan den azaroan Aburto alkatearekin elkarrizketatu zen María del Pilar Gómez Valderrama, Kolonbiaren Bilboko kontsul nagusi berria.
Eduardo Ávila Navarrete, Tunjan (Boyacá) jaioa, Enpresen Administrazioa ikasi zuen EAN Unibertsitatean eta, 1994tik 1995era bitartean, Bogotan egoitza duen Inalde Business School-eko (La Sabanako Unibertsitatea) Presidenteentzako Programan parte hartu zuen. Enpresa eta teknologia sektorean hiru hamarkadako ibilbide profesional luzea egina duela, Ávila Navarrete urriaren amaieran jabetu zen Enbaxadore karguaz Kolonbiak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoan, joan den martxoan Bilboko Alkatearekin ere bildu zen aurreko enbaxadore Luis Guillermo Platari lekukoa hartuz.
Eduardo Ávila Navarretek Bilboko Udaletxera egindako bisita, Enbaxadore berria Estatuko kolonbiar komunitate nagusien beharrak eta ikuspegiak ezagutzeko eta maila guztietako integrazioaren mesedeko mekanismoak ezartzeko egiten ari den errondaren barruan antolatu da.
Gaurko bileran, Juan Mari Aburto alkateak eta Eduardo Ávila Navarrete Enbaxadoreak berretsi egin dute Bilboren eta Hego Amerikako herrialdearen artean dauden era guztietako harremanak hobetzen jarraitzeko asmoa, izan ere, herrialde hartatik etorria da Hirian bizi diren atzerritarren % 14 inguru.
Temas
Más en Bilbao
-
El Gobierno vasco confirma la salida de Bilbao de la empresa Sader
-
El Consejo Local de la Inmigración busca reforzar la diversidad
-
Viviendas Municipales de Bilbao amplía hasta 25 los pisos para estudiantes
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales