Hamar kultur-ekintza baino gehiago eskainiko ditu Bilbok datorren astean
Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman ditu datorren astean urian eskainiko diren kultur-ekintzak. Hala, astelehen honetatik hasita eta datorren igandera bitartean, mota guztietako hamaika ekintza garatuko dira Bilbon, esate baterako ZINEBI jaialdia, Expodistrito eta dantzaldiak, besteak beste.
ZINEBI
Azaroaren 11tik 18ra. ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioa azaroaren 11n hasiko da. Azaroaren 18ra arte, jaialdiak 116 film labur, lau metraje ertain eta 28 film luze programatuko ditu.
Arte eszenikoak
Bilboko Zirkuitua
XXII. denboraldia urriaren 6an iritsi da Bilboko auzoetara. Bilboko eta bere inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen ekimena da, gehienak amateurrak edo erdi-profesionalak.
- Azaroak 10, 19:30ean. Zorrotzako Udaltegia. La Trascienda Teatro. La habitación azul. Familia, berez, babesteko eratzen da, elkar zaintzeko, elkar errespetatzeko, eta, batez ere, familiako kideen arteko maitasunerako. Abusurik gehien ere familiaren barruan gertatzen dira. Isiltasuna, bakardadea, iluntasuna… “Inork ez nau ikusten, inork ez dit entzuten, inork ez nau babesten. Logela urdinak bakarrik…”
CÍA, proyecto 43-2. La mirada del otro
- Azaroak 8, 19:30ean. Campos Antzokian. Bilboko Udala eta Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Bilboko Topaguneak bat egingo dute berriro ere ekimen batean, indarkeria eta terrorismoaren biktimak ikusgarri egiteko. Hartara, “La Mirada del otro” antzezlana ekarriko dute gurera, “Rescoldos de paz y violencia, trilogía sobre la violencia y el proceso de paz en Euskadi" lanaren barruan kokatzen dena.
- Areto bat espetxean. Hiru pertsona: bitartekaria, biktima eta biktimagilea. Haien begiak. Bestearen begiak Zer dira gehiago, besteengana elkartzen gaituzten gauzak edo besteengandik banantzen gaituztenak? 2010aren amaieran, gutun bat atera zen Iruña Okatik (Araba), ETAko disidente talde batena; gutun hartan, adierazten zuten nahiko luketela biktimen senideekin egon. La mirada del otro antzezlanean, topaketa horren istorioa antzezten da. Nola prestatu zen, eta nola gauzatu.
Euskal folklorea
Dantza plazetan
Programa honekin, Bilboko plaza eta kaleek tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklorea sustatzea eta balioestea da, erromeriak, dantza alardeak, erraldoien desfileak eta plaza publikoetako kalejirak ospatuz
- Azaroak 13, 13:00etan Deustuko San Pedro Plazan, erromeria Deustuko Folklore Taldearekin
Erakusketak
Expodistrito
Expodistrito, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa, beste edizio batekin iritsi da. Aste osoan.
- San Inazio – Ibarrekolanda Udatelgia - Javier Trapero Alonso- Margoa. “Bilbon jaio nintzen. Hamabost urte neukanetik, kamera bat izan dut esku artean. Betidanik gustatu zait argazkiak ateratzea eta uneak sortzea; muin hori izoztea”, adierazi du artistak
- Castañoseko Udaltegia - Santiago Ortega Sánchez-Diezma - Margoa. El Atelier de Santiren bildumako tranpantojoek irudikatzen dituzte denboraren joanak oroimenaren itzaletan ilundu duen egunerokotasunaren txokoak. Erakusketa hau da herritik hirira etorri direnentzat. Gizon eta emakume baserritarrei, nekazaitzari, merkataritza txikiari, artisautzari eta garai hartako bizimoduari eta aisiari egindako omenaldia da.
- Santutxuko Udaltegia - María Raquel Bartolomé Gutiérrez - Los colores de mi vida - Margoa. “Koloreekin jolastu. Koloreak bilatu, harrapatu, irudikatu, nire emozioen memoriarekin konektatuz. Meditazio horretan aurkitzen dut bizitzaren erritmoa jarraitzeko behar dudan positibotasuna. Margoaren eta buztin-lanen artean, idatzitako hitza azaleratzen da, eta zikloa osatu, eta berriro ere hasten da. Horixe da nire sormen-prozesua”, adierazten du artistak.
- Begoñako Udaltegia - Lorena Pazos Rojos - ¡Presentes! - Argazkigintza. Argazki sorta, ikusarazi nahi duena emakumeak duen balioa, ibili edo bizi dituen eremuetan, egunerokoan eta ohiz kanpoko egoeretan. Kaleko begirada bat aniztasunari, bat-batekotasunari.
- Errekaldeko Udaltegia - Carmen Ruiz Zaldibar - Margoa. Bere margo akrilikoen bilduma bat aurkezten du, kolorez eta kontraargiz beteak, bizitzaren etapa desberdinetan egindakoak. Toki edo paisaia arruntek eta norbanakoen begiradek ezkutatzen dutena esploratzeko, irudikatzeko, jakiteko beharrari erantzuten dio haren lanak; eta bere helburu bakarra da margootan murgiltzeko prest daudenen irudimena, jakin-mina eta sentipenak esnaraztea.
- La Bolsa Udatelgia - Begoña Rodríguez - Nostalgia - Argazkigintza. Erakusketa hau, artistaren arabera, "edizio-modu berriak aurkitzen ditu, nire begiaren pertzepzio sortzailea nire irudien bidez nabarmentzeko. Eta harritu egiten nau argazkigintzak xehetasunez beteriko mundu bisual berria eta inguratzen nauenaren pertzepzio berriak irekitzen dizkidala ikusteak. Gainera, beti lotzen ditut irudiak musika edo literaturarekin. Izan ere, ezinbestean zure emozioetara eramaten zaituen narrazio isila da argazkigintza. Horregatik, bada, «oroimina» oinarri duen erakusketa aurkezten dizuet, 6 bildumatako 30 argazkirekin, koloretan eta zuri beltzean".
"Betierekoaren Metaforak"
“Betierekoaren Metaforak: Erretratuak eta bere garaiko artistekiko harremanak” erakusketaren helburua, zalantzarik gabe, hiriko kultur figura garrantzitsuenetako baten obra eta bizitza zabaltzen jarraitzea da: Miguel de Unamuno. Horrela, Unamunoren jaiotzaren 158. urteurrenean, berak egindako erretratuak eta garaiko artista ezagunek Macario Marcoartu, Joaquín Sorolla eta Manuel Losada marraztutako erretratuak ikusi ahal izango dira erakusketan.
- Aste osoan. Abandoko Udaltegia
Literatura
Bidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:
- Azaroak 8, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Harkaitz Cano “Gente que trabajo en los tejados" liburuaren aurkezpena.
- Azaroak 9, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. Sergio del Molinoren “Un tal González” liburuaren aurkezpena. Egilearekin César Coca, El Correoko kazetaria izango da.
- Azaroak 10, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian. “Emakumeek zientzia egiten dute” zikloaren hitzordu berria, “Con faldas, pero no a lo loco” izenburupean egingo den hitzaldiarekin. Hitzaldia Pilar Tejerak (Historialaria, idazlea, Casiopea argitaletxearen sortzailea) emango du.
Musika
Mila Musika Haria
“Mila Musika Haria” zikloaren edizio berria, gitarrak eta beste hari instrumentu batzuk protagonista dituzten kontzertuak.
- Azaroak 11, 19:00etan, Bertendona Institutoan. Eneko Aristondok irabazi du Bilboko kontserbatorioak antolatutako Juan Crisostomo de Arriaga X. Gitarra Lehiaketako Euskadi eta Nafarroako interprete ikasle onenaren saria. Yong – Heon Ahn Juan Crisostomo de Arriaga X. Gitarra Lehiaketako Lehen Sariaren irabazlea da.
Orbitan 3
- Azaroak 11 eta 12. La Nave 9 (ItsasMuseum). Azaroaren 11n eta 12an, ItsasMuseum-en La Nave 9ra iritsiko da “Tan Cerca” kultur programaren barruan dagoen “Orbitan 3” Jaialdia, bertako musika talentua erakusteko, Bilboko (Runaways Lovers eta Head Holes), Santanderreko (Pablo Solo, Las Yhadys eta Dj Uve) eta Logroñoko (Mutagénicos eta Montalbo) taldeekin.
Dantzaldiak
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin. Zuzeneko musika saioak oraindik aire zabalean egingo dira, igandero Casillako Kioskoan, ohiko ordutegian, 18:00etatik 21:00etara. Saio bakoitza orkestra desberdin batek girotuko du.
- Azaroak 13: La Casilla Kioskoan, 18:00etatik 21:00etara
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao camina unida contra el cáncer en una marcha con más de 1.500 personas
-
Bilbao llama a extremar la seguridad alimentaria
-
Desde 'La Rana' de la Herriko Plaza de Barakaldo hasta el Igeretxe: el legado del arquitecto César Sans en Bizkaia
-
La Belga, la zapatería centenaria que viste a Bilbao por los pies