Kasillako Kioskoak dantzaldiak hartuko ditu iraileko asteburuetan
Bilboko Udalak koronabirusaren pandemiak eragindako egoeraren aurretik ohikoak ziren Kasillako Kioskoko dantzaldiak berreskuratuko ditu aurten. Dantzaldiak iraileko asteburu guztietan ospatu egingo dira.
Hala, Bilboko adinekoek aire zabalean dantzatzen eta musikaz gozatzen jarraituko dute, Bilboko Udalak antolatzen dituen dantzaldi herrikoiei esker.
Oporraldiak eta Aste Nagusia direla eta abuztuan atseden hartu ondoren, bi lekura itzuliko dira: Levante plazara larunbatetan eta Kasillako Kioskora igandeetan, eta ohiko ordutegiarekin: 18:00etatik 21:00etara. Astero, dantzaldien saioa orkestra ezberdin batek girotuko du, bi agertokietan.
Zuzeneko musika eta sarrera libre eta doako ekimen horren bitartez, Bilboko Udalak hiriko adinekoen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, musikaren eta dantzaren bitartez bizimodu aktiboa eta osasungarria sustatuz eta sozializazioa bultzatuz. Ehunka bilbotar biltzen dira astebururo jarduera partehartzaile ospetsu horretaz gozatzeko.
Dantzaldiak irailean
LARUNBATAK
- Irailak 3: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Maran orkestra.
- Irailak 10: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orkestra.
- Irailak 17: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
- Irailak 24: Levante plazan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
IGANDEAK
- Irailak 4: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika orkestra.
- Irailak 11: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai orkestra.
- Irailak 18: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Galea orkestra.
- Irailak 25: Kasillako kioskoan, 18:00etatik 21:00etara. Pergola orkestra
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao impulsa la reparación de aparatos eléctricos y electrónicos
-
Un nuevo local especializado en milanesas aterriza en Bilbao
-
El proceso comunitario Auzoak Abian de Irala y Ametzola cumple una década
-
Conflicto entre vecinos en un edificio municipal de Olabeaga: denuncian daños, pero ella asegura que es una falsa acusación