Bueltan daude berriro ere barrakak Etxebarriko parkera. Abuztuaren 12aren aurretik irailaren 4ra hortxe kokatuko dira. Nolanahi ere, inaugurazio ofiziala Aste Nagusiko txupinazoaren bezperan egingo da, abuztuaren 19an, eta, ohi bezala, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok inauguratuko du.
Barraka gunean zehazki 17:00etan irekiko da, eta irailaren 4an itxiko da.Guztira, Bilboko Udalak 73 atrakzio instalatzeko baimena eman du –2019an baino bat gehiago–. Horien artean hauek egongo dira: helduentzako hamaika atrakzio, haurrentzako hamalau, sei txurro-denda, orotariko hamazazpi etxola, lau taberna -terrazarekin-, ikuskizunak, trebetasun-makinak, ausazko jokoak... eta, jakina, zirkua.
Etxebarria parkeko barraka gunea ahalik eta esparrurik inklusiboena izan dadin, aurten lehenengo bider, ordutegi bat ezarri dugu zaratarik gabeko tarteak izan daitezen, autismoa jasaten duten pertsonek ere gozatu ahal izan dezaten barraketan, inolako kalterik gabe. Hala, abuztuaren 21ean, 24an eta 26an (17:00etatik 20:00etara) barrakek musikarik eta bestelako soinu altu eta sarkorrik gabe funtzionatuko dute.
ZIRKUA
Barraka guneko gainerako atrakzioak bezala, zirkua abuztuaren 12tik irailaren 4ra egongo da irekita. Muntatze-lanetarako aldia berbera izango da da guztientzat: abuztuaren 8ko 9:00etatik irailaren 5eko 22:00etara.
KOLOREZ BETERIKO ASTE NAGUSIA
Barrakak jartzeaz gain beste mota askotariko ekintzak antolatu ditu Bilboko Udalak, Balearen Desfilea besteak beste. Aste Nagusian umeek gehien espero duten ekitaldietako bat da, eta berriro zeharkatuko du Bilbo abuztuaren 21ean, 19:00etatik aurrera.
Kalejira jendetsua Plaza Biribilean hasiko da, Bilboko Kale Nagusia Moyua plazaraino zeharkatzeko, itsas gaiko bost puzgarri erraldoik osatutako musika eta kolore leherketarekin, Baly Balea maitatuaren gidaritzapean, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla lagun dituela.
Ikuskizunaren hasieran arrantzaleek jaietako elementuak dituzten paperezko poltsak banatuko dituzte desfilean zehar mota guztietako musika estiloak dantzatu ahal izango dituzten ikus-entzuleen artean: jazza, funkya, Brasilgo eta Karibeko erritmoak, euskal musika tradizionala, txarangak eta fanfarreak.