Síguenos en redes sociales:

Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du asteazkenean Bilbao Arenara joateko

Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du asteazkenean Bilbao Arenara joatekoB. U.

Asteazken honetan, apirilak 27, Bilbao Basket taldeak ligako partida berri bat jokatuko du Bilbao Arenan, Leonovo Teneriferen aurka. Hori dela eta, zaleen artean garraio publikoaren erabilera sustatzeko helburuarekin, Bilbobusen behin behineko zerbitzu berezi bat eskainiko du Bilboko Udalak. Beti bezala, linea berria Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da, eta Bilbao Arenaraino helduko da.

Horrela, bada, asteazkenean, Surne Bilbao Basket - Lenovo Tenerife partida dela eta, 20:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 19:00etik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 y 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo Bilboko Udalaren webgune ofizialean.