Síguenos en redes sociales:

Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides, BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Saria

Miren Agur Meabe eta Theodor Kallifatides, BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko SariaBilboko Udala

Miren Abur Meabe eta Theodor Kallifatides izan dira BBK-k eta Azkuna Zentroak - Alhóndiga Bilbaok aurtengo ediziorako sortutako BBK Gutun Zuria Bilbao Ohorezko Sariaren lehenengo irabazleak. Gaur goizean jaso egin dute euskal makila tradizionala. Azkuna Zentroak martxoaren 28tik apirilaren 2ra bitartean jaso egindo du Gutun Zuria Bilbao - Letren Nazioarteko Jaialdiaren edizio berri bat.

Ohorezko sariaz gain, sariak karta zuri bat eskainiko die saritueu, hurrengo ediziorako beren intereseko proiektu bat irudikatuko duena.

Aintzatespen honekin, BBK eta Azkuna Zentroaren arteko harremanak beste urrats bat emango du. Bi erakundeek partekatzen dute kulturaren, literaturaren, hiriaren eta gizartearen eginkizun inklisuboa, parte-hartzailea eta kritikoa. BBK-k, Zentroa inauguratu zenetik, Mediateka babesten du eta Letren Nazioarteko Jaialdiko laguntzaile nagusia da.

Gorka Martínez, BBK-ko Zuzendari Nagusiak, adierazi duen moduan, “pozik gaude literaturarentzat erreferentziako topagunea den eta Bizkaia kultura-sektorearentzako talentua erakartzeko gune gisa kokatzen laguntzen ari den jaialdiari laguntzeko beste urrats bat emateaz; esparru hori gizarte-kohesioko aktiboa izateaz gain, jarduera ekonomikoko eragilea ere bada. Eta hori guztia ahaztu gabe, horrelako hitzorduek duten garrantzia literatura gizartera hurbiltzeko eta, horrela, irakusketarako interesa sustatzeko, beti hain beharrezkoa gozatzeko eta hausnartzeko baita.”

Bestalde, Juan Mari Aburtok, Bilboko alkateak, “hemengo egileen eta bisitatzen gaituztenen lana eta ibilbidea” aitortzearen garrantzia azpimarratu du. “Ziur nago sari hau pixkanaka sendotuz joango dela eta ospea hartuko duela, Gutun Zuria Bilbao Jaialdia bezala”.

Sari honen osagarri gisa eta etorkizuneko edizioetan, BBK-k, Liburu Ganberarekin batera, accesit sari bat emango du ospe handiko egile ospetsu baten nazioarteko lan bat euskaratzeko eta ikasleen artean zabaltzeko.

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok laguntzaren, konplizitatearen eta elkarrekiko itzuleraren bidezko proiektu artistikoak bultzatzen ditu. Sorkuntzarako pizgarria, BBKren gizarte-lanarekin bat datorrena, baita arteei, oro har, eta literaturari, bereziki, etengabe laguntzarekin ere.

MIREN AGUR MEABE (Lekeitio, 1962)

Idazlea eta itzultzailea da, helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten duena. Besteak beste, Forough Farrokhzad poeta irandarraren edota Skolastique Mukasonga ruandarraren obra ekarri ditu eskarara. Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n, “Azalaren kodea”, Susa, 2001 eta “Bitsa eskuetan”, Susa, 2011, poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz “Itsaslabarreko etxea” S.M. Aizkorri, 2000; “Urtebete itsasargian”, Elkar, 2006; eta “Errepidea”, Erein, 2011 gazte-nobelei esker. “Kristalezko begi bat” nobelak, Susa, 2013; eta “Hezurren erretura”, Susa, 2019, ipuin-bildumak kritikaren eta irakurleen harrera beroa izan zuten. 2020an “Nola gorde errautsa kolkoan”, Susa, 2020, poema-liburua argitaratu zuen, Espainiako Poesia Sari Nazionala. Biritan jaso du Vitoria-Gasteiz Haur eta Gazte Itzulpen Saria.

THEODOR KALLIFATIDES (Grecia, 1938)

Idazle suediar-greziarrak fikzioa, saiakera eta poesia lantzen ditu. Berrogei liburu baino gehiago argitaratu ditu eta hainbat hizkuntzatara itzulita daude. Egile handiak itzuli ditu suedieratik grekora, hala nola Ingmar Bergman eta August Strindberg, baita grekotik suedierara ere, esaterako, Giannis Ritsos eta Mikis Theodorakis. Gaur egun Suedian bizi da, eta sari ugari jaso ditu Grezian eta Suedian egindako lanagatik, besteak beste, Greziako Literatura Testimonialeko Sari Nazionala, “Lo pasado no es un sueño” lanagatik, Galaxia Gutenberg, 2013). Bere azken argitalpenen artean, hauek nabarmentzen dira: “Otra vida por vivir” (Galaxia Gutenberg, 2019. “Extraordinario 2019” Cálamo Saria); “El asedio de Troya” (Galaxia Gutenberg, 2020); “Madres e hijos” (Galaxia Gutenberg, 2020); “Lo pasado no es un sueño” (Galaxia Gutenberg, 2021); eta “Timandra” (Galaxia Gutenberg, 2022).

GUTUN ZURIA BILBAO 2022

Itzuliz usu mundua / Todo mundo es traducción / Lost and Found in Translation izenburupean, Anjel Lertxundi idazlearen “Itzuliz usu begiak” saiakeran oinarrituta, Gutun Zuria Bilbao 2022k etengabe itzultzen ari den munduari begiratuko dio martxoaren 28tik apirilaren 2ra arte. Iván de la Nuez Jaialdiko Aholkularia dioenez, “esperientziak, kulturak, lurralde artistikoak, generoak, hizkuntzak eta lengoaiak, identitateak, gorputzak. Ez dio, beraz, itzulpenari fenomeno literario gisa begiratzen, baizik eta munduan egoteko eta hura aldatzeko modu gisa.”

Aurten, Jaialdiak hogeita hamar proposamen baino gehiago programatuko ditu hitzaren inguruko eztabaidak eta gogoetak zabaltzeko, filosofia edo historia bezalako esparruetatik hainbat gai jorratzeko, hala nola kulturen eta sentsibilitateen arteko loturak, ama-hizkuntzen zeregina, itzulpenaren eta idazketaren arteko harremana, literatura-generoen mugak, Atlantikoaren ertzeen arteko zubiak, edo itzultzaileen zeregina.