Bilbok parte hartuko du La Hora del Planeta ekimenean
Udalak jakitera eman duenez, Bilbok "la Hora del Planeta" ekimenean parte hartuko du aurten ere. Zehazki, larunbat honetan, 20:30etik 21:30era, eraikin eta monumentu enblematikoetako argi apaingarriak itzaliko dira, herritarrak klima-aldaketaren ondorio negatiboen aurrean kontzientziatzeko. Horien artean, Udaletxea, Begoñako Basilika, San Bizente eliza, Aznar eraikina, San Agustin eraikina eta Arriaga Antzokia daude.
Hau WWF erakundeak bultzatutako kanpaina da, 2007. urteaz geroztik egiten da atmosferara isurtzen den CO2 kantitatea murrizteko eskatzeko eta ingurumenaren zaintzari balioa emateko.
Álvaro Pérez, Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi ordezkari ondokoak dei egiten die herritar, erakunde publiko eta erakunde pribatu guztiei ekimen honi babesa eman diezaioten eta ekimenarekin bat egin dezaten.
Aurtengo leloa "Mugitu planetaren alde" da. Hain zuzen ere, herritarrei proposatzen zaie mobilizatzea, oinez, korrika, igeri eginez edo beste edozein modutan, naturarekiko elkartasuna erakusteko, Lurraren perimetroa osatzen duten 40.000 km-ak modu birtualean batu arte. Horregatik jarri dute abian #KMPorElPlaneta kanpaina, herritar guztientzat.
"Planetaren ordua" 2007an hasi zen, klima-aldaketaren arazoari arreta jartzeko. Urtero-urtero egiten da martxoko azken zapatuan, argiak norbere borondatez amatatuz; hortaz, etxeetan eta enpresetan behar-beharrezkoak ez diren argiak eta tresna elektrikoak ordubetez itzaliko dira. Denborak aurrera egin ahala, mundu osoan zabaldu da, eta mundu-mailako ingurumen-mugimendu handienetako bat bihurtu da.
Temas
Más en Bilbao
-
El Consejo Local de la Inmigración busca reforzar la diversidad
-
Viviendas Municipales de Bilbao amplía hasta 25 los pisos para estudiantes
-
Camareras de piso denuncian ante el hotel Indautxu el empeoramiento de sus condiciones laborales
-
Estos serán los horarios de Bilbobus y el Funicular de Artxanda los días 24 y 31