Síguenos en redes sociales:

Uribarri eta Castaños auzoek Clown eta Pilazio ikuskizunak jasoko dituzte

Bihar ekimenez betetako zikloari hasiera emango diote auzoetako udaltegiek

Uribarri eta Castaños auzoek Clown eta Pilazio ikuskizunak jasoko dituzteB. U.

BILBO. Uribarri eta Castaños auzoek Clown eta Pilazio ikuskizunak jasoko dituzte , izan ere, bihar ekimenez betetako zikloari hasiera emango diote auzoetako udaltegiek 'Kultur Gabonak' programaren barnean.

Guztira zortzi ikuskizun egongo dira, gehienak euskaraz, familia osoarentzat. Bertan izango ditugu barrutiko hainbat artista, hala nola Monda Lironda edota Puski eta Txurruski, baita diziplina horretan urte luzeak daramatzaten beste artista batzuk ere, hala nola Virginia Imaz, Euskadiko lehen clownetako bat. Emanaldi guztiak doakoak izango dira, bete arte.

Programazioa asteartean hasiko da, Castaños auzoko udaltegian, Badut artistaren . Batez ere 5 urtetik gorako haurrei zuzentzen zaie. Udaltegi horretan bertan, asteazkenean, Monda y Lironda pailazoen txanda izango da; ikusleen laguntzarekin zenbait desio betetzen saiatuko dira.

Ostegunean eta ostiralean, ikuskizunak Zurbaranbarri auzoko udaltegian izango dira; bi clown ikuskizun dibertigarri izango ditugu, Pepa eta Kutxo eta Puski ta Txurruski bikoteekin. Lehen clown ikuskizunak hainbat elementu nahasten ditu: pailazo-joko klasikoak, mimoa, antzerki parte-hartzailea eta objektuen antzerkia. Bestalde, Puski ta Purruski pailazoek festa salbatuko dute; izan ere, DJa ez da garaiz iritsiko, baina pailazoen inprobisatzeko gaitasun handiari esker, mundu guztia dantzan jarriko dute, giro bikainean.

Clown artea ardatz duen zikloak bere bidearekin jarraituko du hilaren 19an, Castaños auzoko udaltegian; Virginia Imazen emanaldi berezia izango dugu, helduentzat. Programaren lehen edizio honetan artista horrek diziplina horretan egin duen lana eta duen meritua aitortu nahi izan dugu; izan ere, Virginia Imaz aitzindaria izan zen Euskadin. 1979an Oihulari Klown antzerki konpainia sortu zuen, eta hiri hamarkada daramatza pailazo profesionala izaten. 2017an Emakunderen Berdintasun Saria jaso zuen, “kontzientzia feministadun pailazo profesional eta ipuin-kontalari gisa izandako ibilbide luze, ausart eta bikainagatik”.

Programazioak hilaren 20an jarraituko du, PomPom Antzerki Taldearen emanaldi batekin, Castaños auzoko udaltegian, eta Monda Lironda pailazoen ikuskizunarekin Zurbaranbarrin. Edizioak hilaren 21ean esango digu agur, Zurbaranbarriko udaltegian, Korri eta Xalto artistekin. Familia osoarentzako euskarazko ikuskizuna eskainiko digute, “” izenekoa. Ikusleek abesti, dantza eta musikarekin parte hartu ahalko dute, umorez beteriko ikuskizun batean.

Familiei zuzenduriko ikuskizun guztiak 18:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da, tokiak bete arte.