Síguenos en redes sociales:

12 eta 17 urte bitarteko gazteek Gaztekluba programak eskaintzen dituen jarduerataz gozatu ahal izango dute

Doako programan parte hartzeko nahikoa da aldez aurretik izena ematearekin, eta epea gaurtik abenduaren 16ra arte doa

12 eta 17 urte bitarteko gazteek Gaztekluba programak eskaintzen dituen jarduerataz gozatu ahal izango duteDEIA

BILBO. 12 eta 17 urte bitarteko gazteek "#Gaztekluba GABONAK" programak eskaintzen dituen jarduerataz gozatu ahal izango dute. Doako programan parte hartzeko nahikoa da aldez aurretik izena ematearekin (www.bilbaogazte.bilbao.eus webgunean) , eta epea gaurtik abenduaren 16ra arte do.

Gainera, badira bi txango programatuta: bat Astúnera, eta, han, gazteek, gau bat igaroko dute, eta eskiatuz gozatuko, eta bestea Donostiara, Izotz Jauregia eta Eureka zientzia-museoa ikustera.

Bilborock izango da Gabonetarako egitarau horretako beste ardatz bat, eta, Bilborock-ez gain, Uriko auzoetako Gazteguneetan egingo diren jarduerak, Deustun, Uribarrin, Begoñan, Txurdinagan, Iralan, Zazpi Kaleetan edo Zorrotzan.

“#Gaztekluba GABONAK” egitasmoaren helburua da gazteei elkartzeko eta jolas egiteko gune bat eskaintzea, 2018ko abenduaren 26tik 2019ko urtarrilaren 4ra, hartara musika, sormena, kirola edo teknologia sustatzeko haien artean, besteak beste.

#BilbaoGabonak izen orokorrarekin Bilboko Udalak proiektu pilotua jarri du aurten abian; proiektu honen helburua apurka-apurka Hiribildua gune erakarle garrantzitsu bihurtzea da, baita Gabonetan ere.

Bilboko Udalak lehen aldiz antolatzen du “#GazteKluba GABONAK”, 12 eta 17 urte bitarteko gaztetxoentzako aisialdi-eskaintza bat, 2018ko abenduaren 26tik 2019ko urtarrilaren 4ra gauzatuko dena. Gazteei elkartzeko eta jostetarako jolas gune bat eskaintzearren antolatu da, musika, sormena, kirola edo teknologia susta daitezen, besteak beste.

Denen gusturako planak biltzen ditu programa horrek, 25 jarduera inguru, Uriko auzoetan zehar barreiaturik. Horrela, bada, gazteek aukera izango dute parkour-ean aritzeko Txurdinagako kiroldegian, edo jugger-ean ?errugbia eta esgrima nahasten dituen kirol modalitatea- Zorrotzan, saskibaloian Uribarriko Harritxoen Zelaiunean; musika, dantza edo bideo-jokoez gozatzeko Bilborocken, eta beren alderdirik irudimentsuenari eragiteko Azkuna Zentroko sukalde-lantegietan edo Zazpi Kaleetako Inedi Design zentroko moda-lantegietan. Gainera, egitarau horren barruan, bi ibilaldi daude antolatuta: bata, Astúnera, eta bestea Donostiara.

#GAZTEKLUBA GABONAK

Kirol-jarduerak

Parkour: gorputz-jarduera bat da, pertsonaren mugitzeko ahala duena oinarri. Parte hartzaileak saiatuko dira hirian topatzen dituzten oztopoak gaindituz ahalik eta erosoen, arinen eta modurik teknikoenean mugitzen batetik bestera.

Asteazkena, abenduak 26, eta osteguna, abenduak 27, 11:00etatik 12:30era.

Txurdinagako Udal Kiroldegia.

Doako jarduera da.

Izena emateko epea, gaurtik hasita, astelehena (abenduak 10) domekara arte (abenduak 16). www.bilbaogazte.bilbao.eus.

Jugger-a: kirol mota berria da, esgrima eta errugbia nahasten dituena. Gazteek ikasiko dute kirol modalitate honetan olgetan, zeina trebetasunean eta estrategian oinarritzen baita.

Zapatua, abenduak 29, 11:00etatik 13:00etara.

Zorrotzako Udal Kiroldegia.

Doako jarduera da.

Ez dago izena eman beharrik.

Saskibaloia: saskibaloi-txapelketa bat antolatu da kirol horretarako zaletasuna duten gazte guztientzat, eta, orobat, ezagutu nahi dutenentzat edo hurbildu nahi dutenentzat.

Abenduaren 2an, eguaztenean; abenduaren 3an, eguenean; eta urtarrilaren 4an, barikuan, 17;30etik 20:30era.

Uribarriko Harritxoen Zelaiunean.

Doako jarduera da.

Ez dago izena eman beharrik.

Musika eta dantza

Musik fest: Musika izango da protagonista #Gaztekluba Gabonak egitarauan, eta, hala, maratoi bat izango da, talde eta bakarlari gazteek parte hartuko dutelarik, 15 eta 21 urte bitartekoek. Parte hartu nahi duten banda eta artistentzako epea irekita egongo da abenduaren 12ra arte (eguaztena).

Abenduaren 26an, eguaztena, 17:30etik 21:30era.

Bilborock.

Doako jarduera, sarrera librea izango duena, lekuak bete arte.

Open dance: dantzaz gozatu nahi dutenentzat, egitarau honek dantzako master class bat eskaintzen du.

Abenduaren 27an, eguenean, 17:30etik 21:30era.

Bilborock.

Doako jarduera, sarrera librea izango duena, lekuak bete arte.

Bideo-jokoak

Bilbao sports open: txapelketa huts egin ezinezkoa bideo-jokoak maite dituztenentzat; nor trebeago ibiliko dira.

Abenduaren 28an, barikuan, eta abenduaren 29an, zapatuan, 17:30etik 21:30era.

Bilborock.

Doako jarduera da.

Izena emateko epea, gaurtik hasita (abenduak 10), astelehena, domekara arte (abenduak 28). Euskosports web orrian.

Sukalde- eta moda-lantegi bereziak

Sukalde-lantegia: hiru lantegi dira: lehena, pintxoak egiten ikasteko; bigarrena, gozogintzakoa, bazkalburuko berritzaileak egiten ikasteko, eta hirugarrena, pasta freskoa egiten ikasteko.

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

Azkuna Zentroan.

Doako jarduera da.

Izena emateko epea, gaurtik hasita, astelehena, abenduak 10, domekara arte, hilak 16. www.bilbaogazte.bilbao.eus.

Moda-lantegia: Modu dinamiko eta elkarlanezko batean, hainbat gairi helduko zaie: koloreak eta testura ezagutuz; neurriak, bolumenak eta lerroak eta 2019ko joerak.

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 11:00etatik 13:00etara.

Inedi Design.

Doako jarduera da.

Izena emateko epea, gaurtik hasita, astelehena (abenduak 10) domekara arte (abenduak 16).