Síguenos en redes sociales:

Nazioarteko turismoak %2 handiagotu da aurtengo udan Bilbon, 2017ko sasoi berberaren aldean

369.047 pertsonak bisitatu dute Bizkaiko hiriburua ekainetik irailera bitartean

Nazioarteko turismoak %2 handiagotu da aurtengo udan Bilbon, 2017ko sasoi berberaren aldeanPablo Viñas

BILBO. Bidaiarien sarreren azterketak erakusten du nazioarteko turismoa areagotu egin dela eta 202.833 pertsonakoa izan dela. Datu hori % 7 areagotu da iazko estatistikarekin alderatuz gero.

Nazioarteko merkatuaren goranzko bilakaera oso positiboa da turismoaren sektorearentzat; izan ere, bisitari horiek gau gehiago igarotzen dituzte hirian, eta egiten dituzten gastuak handiagoak dira. Estatutik etorritako bisitarien artean, 166.214 pertsona bertaratu dira Bilbora.

BIDAIARIEN SARRERAK

Jatorria 2017 2018 Aldakuntza

Estatukoa 172.392 166.214 -% 4

Atzerrikoa 189.207 202.833 % 7

Guztira 361.599 369.047 % 2

Gainera, ekainetik irailera bitartean turismoak izandako joera onak erakusten du Bilbo ez dela sasoiko leku bat, eta urte guztian zehar izaten dituela bisitariak. Europako hiriburu nagusien arteko hiri jomuga gisa (city break) sendotu da Bilbo. Inguruabar hori oso garrantzitsua da Bizkaiko hiriburuko ekonomiarentzat eta turismoaren mugimendua urte osoan zehar sendotu dadin; hala, aisialdi bila etortzen diren bisitariak eta kongresu eta bileren turismoa jasotzea da helburua.

TURISMOA BIDALTZEN DUTEN MERKATU NAGUSIAK

Bilbo aukeratu dute, batez ere, honako merkatu tradizional hauetatik etorritakoek: Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta Ameriketako Estatu Batuak. Gainera, nabarmentzekoa da Italiatik, Herbehereetatik eta Belgikatik etorritako turisten jarrera ona. Halaber, azken urteotako sustapen lanaren ostean Austriako, Suediako eta Finlandiako merkatuek izandako hazkundea ere azpimarratzekoa da.

ATZERRIKO TURISTAK BIDALTZEN DITUZTEN MERKATU NAGUSIAK(Iturria: Eustat)

FRANTZIA: % 13,5

ERRESUMA BATUA: % 11,5

ALEMANIA: % 10,7

ESTATU BATUAK: % 9,5

Estatuko turismoari dagokionez, bisitarien zerrendaren goiko postuetan Madrilgo Autonomia Erkidegotik, Kataluniatik, Andaluziatik eta Valentziako Autonomia Erkidegotik etorritakoak daude.

ESTATUKO TURISTAK BIDALTZEN DITUZTEN MERKATU NAGUSIAK(Iturria: Eustat)

MADRIL: % 30,5

KATALUNIA: % 16

ANDALUZIA: % 9,5

VALENTZIA: % 6

OSTATU GAUEN AREAGOTZEA

Geure hirira gau bat edo gehiago igarotzera etorritako turisten kopurua ere areagotu egin da ekainetik irailera bitarteko hilabeteetan. Zehazki, % 2 egin du gora iazkoarekin alderatuz. Sasoi honetan zehar atzerriko bisitariek 400.000 gau baino gehiago igaro dituzte Bilbon. Bestalde, estatutik etorritako pertsonek igarotako gauen kopurua jaitsi egin da, gutxi bada ere (% 5).

OSTATU GAUAK (Iturria: Eustat)

Jatorria 2017 2018 Aldakuntza

Estatukoa 330.161 314.316 -% 5

Atzerrikoa 372.047 402.351 % 8

Guztira 702.208 716.667 % 2