Síguenos en redes sociales:

“Bilbao Balioen Hiria Sariak” emateko lehengo edizioa martxan jarri da

Udalak sarituko duen proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabiliko dena

“Bilbao Balioen Hiria Sariak” emateko lehengo edizioa martxan jarri da

BILBO. Udalak “Bilbao Balioen Hiria Sariak” emateko lehengo edizioa martxan jarri du gaur goizean egindako bileran. Sariketa honen helburua da Bilboko Balioen Agiria sustatzen lan egiten erakundeen lana aitortzea eta saritzea, agirian jasotzen diren 17 balioetakoren bat praktikan jartzeko ekimenak garatuta.

Sari hauek Balioen Agiriko Garapenerako Planean aurreikusitako hiru ardatzetako bat eta hamabost ekimenetako bat dira; hain zuzen ere, Bilboko Balioen Agiria osatzen duten balioak garatzeko eta sustatzeko onartu zen plan hori.

KATEGORIAK ETA BALDINTZAK

Udalak 3 kategoria ezarri ditu, sari banarekin. Saritutako proiektu bakoitzak 4.000 euro jasoko ditu, saritutako ekimenarekin zerikusia duten xedeetarako erabiliko dena. Hortaz, guztira, 12.000 euro banatuko dira.Hauek proiektuak garatzeko ezarri diren kategoriak: Irabazi asmorik gabeko Bilboko erakundeak eta elkarteak; Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute horiek. Bilboko ikastetxeak; Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilerreko eta erdi-mailako graduko ikasleen parte-hartzea izan duten proiektuak izango dira. Urian kokatuta dauden enpresak, saltokiak; ostalaritza edo elkargo profesionalak.

Pertsonek eta erakundeek proiektuak aurkezteko epea hasiko da deialdia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean eta amaitu 2018ko abenduaren 17an amaituko da (2018ko azaroaren lehenengo egunetan argitaratuko dela aurreikusita dago). Dokumentazioa posta elektronikoaren bidez bidali daiteke (participacion@bilbao.eus) edo bestela, Erregistro Orokorrean aurkeztu.

Ekimenak amaituta edota oso aurreratuta egongo dira eta hortaz, ez da onartuko oraindik gauzatzen hasi barik dagoen proposamenik ez ideia hutsa direnik.

Lehiaketako partaideek memoria teknikoa aurkeztu behar dute, gutxienez, datu hauekin: proiektuaren helburuak, proiektua zein baloreri lotuta doan, pertsonek edo taldeek egindako jarduerak, ekimenak zein lekutan garatu den eta emaitzen ebaluazioa. Gainera, egindako jarduerei buruzko ikus-entzunezkoak ere aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak, erantsitak.

EPAIMAHAIA

Epaimahaiburua Alkatea izango da baina Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotziari eskuordetu ahal izango dio. Epaimahaian beste bost kide ere egongo dira: Herritarrentzako Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko ordezkari bat; Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko ordezkari bat, Euskara eta Hezkuntza Saileko beste bat eta Herritarren Kontseiluko ordezkari bi.

Epaimahaiak, sarituak aukeratzeko, kontuan hartuko ditu faktore hauek: ekimenaren helburuak eta horiek Balioen Agiriarekin duten lotura; proiektuaren sormena, originaltasuna eta izaera berritzailea; partaide-kopurua eta belaunaldien arteko izaera.

BILBAO BALIOEN HIRIA

“Bilbao Balioen Hiria Sariak” Bilbao Balioen Hiria proiektuaren barruan daude. Bilboko Udalak sustatutako ekimen parte-hartzailea da baina, hasiera-hasieratik herritarren lankidetzari esker eratu eta garatua. Bilbao Balioen Hiriaren helburua da uria ezaguna eta aitortua izatea ez bakarrik birgaikuntza, berreskuratze eta eraldaketa ekonomikoagatik, baita beraren balioengatik ere. Helburua da erakundeen, era guztietako entitateen, enpresen, hedabideen, talde politikoen eta herritarren artean analisirako, elkarrizketarako, hausnarketarako eta lankidetzarako espazio bat sortzea.

Horren emaitza, 2018ko martxoan Udalbatzarrak Bilboko Balioen Agiria onartu zuen; datozen urteetan Uria eta bilbotarren elkarbizitza egituratu behar duten 17 balioak identifikatu ziren agiri horretan. Ildo horretan, uztailean Udaleko Gobernu Batzordeak Balioen Agiria garatzeko plana onartu zuen, agirian jasotako 17 balioak gauzatzeko ekintzak txertatzeko.

Pertsonek edo entitateek Bilboko Balioen Agiriarekin bat egiteko aukera daukate; horretarako, formulario erraz bat bete behar dute, Udalaren web orrian eta Bilbao Balioen Hiriaren web orrian eskuratuta.

Agiriarekin bat egiten dutenek agiriaren edukiaren eta muinarekin bat datozen jarrerak eta jokabideak izateko eta sustatzeko konpromisoa hartzen dute. Agirian jasota daude bilbotarren ustez Uriko elkarbizitzaren ardatz izan behar duten 17 balioak: Giza Eskubideen errespetua, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, elkartasuna, dibertsitatea eta inklusioa, konpromisoa, ingurumen arloko jasangarritasuna, elkarbizitza, identitatea, ahalegina, erantzunkidetasun, partaidetza, konfiantza, sormena, zintzotasuna, ilusioa eta osasuna.