BILBO. Bilboko Udalaren ekimen honek 15-35 urteko kideek osatutako Bilboko musika-banda hasiberriei agertoki enblematikoa utziko die, euren musika zuzenean eskaintzeko. 20:00etatik aurrera, Bilborocken bertako entsegu-aretoetan sarri ibili ohi diren hamar bat talderen emanaldia izango da. Sarrera doan eta leku guztiak bete arte. Urtarrilaren 13an, 20:00etatik aurrera, Bilborck Aretoa ekipamendu horretako entsegu-aretoetako taldeen rock maratoia jasoko du. Hala bada, lokal horiek erabiltzen dituzten hamar bat bandek aukera izango dute agertokira igo eta esperientzia hartzeko zuzenean jota. Egin eginean ere, hauek izango dira taldeak: The Stalactites Of Pozalagua, Humanity Bascaff, Las Selvas, Fiambre, Keniama, Penes y Comedias, Mirror of Truth, Silicies Grizzlies, Sweaty Lovers, Jean Paolo, Electric Sound Muchachos eta Deimocracy.

Sarrera doakoa da ?leku guztiak bete arte- eta zuzeneko musikaz gozatu eta musika-talde gazteen berri jakin nahi dutenentzat dira kontzertuok.

Bilboko Udalak antolatutako kontzertu honek aukera eman gura die 15-35 urteko kideek osatutako Bilboko musika-banda hasiberriei Bilborockeko agertokia erabiltzeko eta, hartara, euren lanak ezagutzera eman eta euren musika eskaintzeko zuzenean.

Udalaren ekimen hau musikaren munduan hasi diren gazteentzat da, euren lanak zuzenean erakutsita, horrela esperientzia lortuz, uriko eszenaren erreferentzia den Bilborock aretoan jotzeko aukera izanda.

Bilborockek zenbait tamainatako zazpi entsegu-areto ditu (3tik 10 pertsona sartzeko prestatuak), eraikinaren goiko solairuan, intsonorizatuta eta elementu hauek dituztenak: bateria, hainbat mikrotarako bi pantailadun (bozgorailuak) ahots-sistema, anplifikadoreak jartzeko kaxak eta baxurako anplifikadore bat.

Aretoak orduko 2,5 eurotik hasita erreserbatu daitezke, astelehenetik zapatura, arratsaldez.