Síguenos en redes sociales:

Ametsak betetzeko unea: Errege Magoak Arriaga Antzokian

Kabalkadan dena ondo ateratzea sahiatuko direnen artean, 400 pertsona baino gehiago egongo dira

Ametsak betetzeko unea: Errege Magoak Arriaga AntzokianOSKAR GONZÁLEZ

BILBAO. Bilboko umeen ametsak egia bihurtseko eta haien gabonak posteko etorri diren ekialdeko errege magoak, Melchor, Gaspar eta Baltasar jaso ditu Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko Zinegotziak gaur goizean Arriaga Antzokian. Aurreratu duten bezala, koloreak, opariak eta abestiak segizioaren protagonistak izango dira, eta Kale Nagusiaren ingurura hurbiltzen diren pertsonek elurraren fantasiaz eta konfetiaz, ametsetako printzesaz eta efektu bisualez disfrutatuko dute.

Bihar, urtarrilaren 5ean, Errege Magoek, 12:30etan, Basurtuko Ospitalean dauden umeak bisitatuko dituzte. Bertan dauden umeei, desira oparoenak eta poztasuna eramango diete.

Arratsaldean, sorpresaz beteta egongo den Kabalkada nagusiaren txanda izango da. Postari errealak, betiko ipuin eta jokoak, Mary Poppins bezalako pertsonaia klasikoak, 101 Dalmaziarrak edota Ice Age pelikulako izotzezko erreinua. Baita ETB3ko “3 Txulo”-ko protagonistak ere.

Aurtengo Kabalkadak hamar karroza, suhiltzaileen kamioi bi, bi antzerki-talde, zazpi animazio-talde eta zazpi garbi-makina izango ditu. Guztira, 400 pertsona baino gehiagok parte hartuko du Kabalkadan, aktore, teknikari, boluntario, segurtasun-langile, antolaketa eta udal-organismoen menpe dauden garbiketa, suhiltzaile eta udaltzaingoen artean.

Azkenik, segurtasun arrazoiak direla eta, Gozokien Lantegiaren karrozaren txanda izango da. Gluten gabeko 3,5 tona gozoki eta konfeti biodegradagarrien 30 kilo jaurtiko ditu potentzia handiko turbinen bidez.

Udaleko eraikin nagusian, Juan Mari Aburto alkateak Ekialdeko Errege Magoak hartuko ditu eta ondoren, euren ohiko mezua eskainiko dute balkoitik. Jarraian, 20:10 aldera umeak hartuko dituzte eta gau magiko horretarako haurrek dituzten eskaerak jasoko dituzte.

18:00etan Jesusen Bihotzetik irteera.

19:30etan Bilboko Udaletxera heltzea.

19:30etan Bilboko Alkatearen harrera Errege Magoei. Melchor, Gaspar eta Baltasar, hain zuzen.

19:50etan Errege Magoen mezua Udaleko balkoitik.

20:10etan umeen harrera Arabiar Aretoan.