'Bilbao Kirol Sreet' kirol urbanoen jaialdia ospatuko da urriaren 7an
Abandoibarran egingo da, Euskalduna Jauregiaren ondoko kirol gunean
BILBO. Gazteentzako ‘Bilbao Kirol Street’ kirol urbanoen I. jaialdiaren barruan, tailerrak, erakustaldiak eta kaleko ikuskizunak egingo dira etenik gabeko bost ordutan. Jaialdia urriaren 7an egingo da eta sustatzailea Bilboko Udala.
15 urtetik gorako gazteentzako jarduerok Abandoibarran egingo dira, Euskalduna Jauregiaren ondoko kirol gunean, 17:00etatik 21:45era bitartean. Jarduera guztiak doakoak izango dira; sei modalitate eskainiko dira:
1. Rollerrak
Begirale adituek eskolak emango dituzte zailtasun-mailaren arabera, irristatzen ikasteko edota teknika perfekzionatzeko. Ausartenek Bilbon barrena ibilbide bat egin ahal izango dute.
2. Skatea
Skatepark mugikorra jarriko dute oztopoak gainditu ahal izateko eta teknika lantzeko tailerrak ere emango dira, betiere maila zein den kontuan hartuta.
3.Slackline-a
Slackline-aren funtsa oreka da, bi puntuen artean tenkatutako soka baten gainean praktikatzen dena. Sokaren ezaugarrien arabera, partaideek jauziak, akrobazioak eta yogako posturak egin ditzakete.
4.Street Dancea
Dantza urbanoaren arloan, banan-banan edo taldeka, dantza-estilo batzuk praktikatu ahal izango dira: dancehall, breakdance, popping, c-walk?
5.Parkourra
Elementuak urbanoak erabilita, oztopoak gainditu eta puntu batetik bestera salto egitean datza. ‘Bilbao Kirol Street’ jaialdiaren barruan, parkourreko oinarrizko mugimendu teknikak ikasteko tailerra eskainiko da.
6. Riderrak
Trial Simp zirkuitua eta ginkana egingo dira, BMX bizikletak erabilita. Gainera, bizikleta gainean orekari eusten eta oztopoak gainditzen ikasteko tailerrak eskainiko dira.Diziplina guztietan tailerrekin batera, erakustaldiak eskainiko dituzte kirol urbanoko modalitate horietako taldeek, besteak beste, Parkour Bilbao, Dena Bilbao eta Slackline Bizkaia taldeek.
‘BILBAO GAZTE NIGHT’
‘Bilbao Kirol Street’ jaialdiaren lehenengo edizio hau “BilbaoGazteNight” programaren barruan dago, gaueko aisiarako eredu jasangarria, partekatua eta berritzailea, elkarbizitzarekin bateragarria eta norbanakoen osasuna eta ongizatea zainduko dituena.
18 eta 24 urte bitarteko gazteen artean aisialdirako eskaria detektatu da eta, aldi berean, kirola eta kulturaren inguruko interesa adierazten dute. ‘BilbaoGazteNight’ programak eskari horri eta kontsumoko ezohiko lekuetan dinamika berriak sortzeko beharrizanari erantzuten dio. Era berean, kontuan hartzen du gazteek gero eta beranduago irteten dutela gaueko aisialdira eta aisialdiko espazioak dibertsifikatu egin behar direla; horretarako, uriko hainbat lekutan banatzen ditu aukerak.
Udalaren ekimen honi esker, skate eta arte urbanoaren erakustaldiak, kontzertuak, kirol txapelketak eta emanaldiak eskaini dira, betiere komunitatea egiteko nahia helburu. #BilbaoGazteNight
IZAN EITB JAIA
Bilboko Udalak sustatu duen Kirol Street jarduera IZAN EITB JAIAren barruan egingo da. IZAN EITB JAIA, hain zuzen ere, urriaren 7an, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da. Goizeko 12ean hasita era eta adin guztietarako jarduerak egongo dira: Hiru3 Jaia, ‘Go!azen’ telesailaren aurrestreinaldia, Gaztearen eskutik, Gatiburen kontzertua, eta kirol urbanoko erakustaldiak, Kirol Street jardueraren barruan.
Más en Bilbao
-
Éxito en el mercado Dos de Mayo: "He aprovechado para comprar el regalo del Día de la Madre"
-
Baldomero: corazón bilbaino, paladar castizo
-
“Si los equipos finalistas son ingleses, la ocupación hotelera en Bilbao será del 100%”
-
Aburto atribuye los detenidos tras el partido a hechos desligados del fútbol