BILBAO. Alde batetik, Mercabilbaoko 31 enpresa handizkarik indartu egin dute Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin duten konpromisoa, eta 418.700 kilo eman dituzte, hau da, 2016an hornidura merkatuak kudeatu duen kopuru osoaren %29,62. Gainerako elikagaiak Estatu osoko elikadura-kooperatibetatik datoz. Kooperatiba horiek banaketa gunera bidaltzen dituzte euren soberakinak, eta hemendik Elikagaien Bankuari ematen zaizkio.

Bizkaiko Elikagaien Bankua 4.012.308 kilorekin aritu da lanean 2016an. Hori dela eta, Mercabilbaotik kudeatutako kopurua, beharra duten pertsonei entregatutako elikagaien %35,2a izan da.

Elikagaien Bankuak, boluntarioengan oinarritutako irabazi asmorik gabeko erakundeak dira, eta beraien helburua elikadura soberakinak berreskuratzea eta horien beharra dutenen artean banatzea da, botatzea edo era desegokian erabiltzea saihestuz.