BILBO. Igogailu berria jasogailu inklinatua da eta beiraz hornitua dago; 50 metroko distantzia eta 12 metroko inklinazioa gainditzen du. 25 pertsona kabitzen dira eta, uriko gainerako igogailuen modura, zaintzarako eta komunikaziorako sistema bat dauka. Guztira, 852.000 euro inbertitu dira. Igogailua 5 metroko zabalerako eskaileren tarte batean sartu da; tarte hori berregokitu egin da lanen ondoren.
Atxurik orografia zaila dauka, Zazpi Kaleen, Solokoetxeren eta Santutxuren artean sartuta baitago. Hori dela-eta, zenbait konbinazio egin behar izan dira auzoan irisgarritasun unibertsala ezartzeko.
Igogailu berriaren osagarria da auzoko kiroldegia eta balio anitzeko kantxa Begoñako Errepublika kalearekin lotzen dituen igogailu bertikala; azken hori abenduan jarri zen abian.
BESTE JARDUKETA BATZUK
Aldi berean, Bilboko Udalak Enkarnazio eta George Steer kaleak lotuko dituzten bi igogailuren kontratazioa hasiko du. Atxuri auzoko irisgarritasunean egingo diren hobekuntzak ez dira hor amaituko. Udalak beste azpiegitura bat dauka aurreikusita Zabalbide kaleko goiko aldea eta Basobidean egingo diren etxebizitzak lotzeko. Gainera, 2017an beste igogailu bat egingo da Miribillan eta beste igogailu inklinatu bat Santutxuko Laurencin Markesaren kalean.
Jarduketa horiek Bilboko aukera-eremuen, baliabide mekanikoen eta irisgarritasunaren Planak modu teknikoan definitutako lehentasunen barruan dago.
ELEMENTU MEKANIKOAN URIAN
Bilbok 32 igogailu dauzka 27 instalaziotan; horiei gehitu behar zaizkie herritarren bizi-kalitatea hobetzeko diren arrapala mekanikoak eta eskailera mekanikoak (5 gune). Izan ere, irisgarritasuna lehentasunezko zehar-lerro bat da Bilboko Udalaren sailen lana planifikatzeko garaian.
Teknikoki bideragarria bada, Bilboko Udalak igogailuen aldeko apustua egiten du, denen irisgarritasuna konpontzen baitute, pertsonak edozein egoeratan garraiatzeko gai direlako. Helburua da Bilboko Udalaren menpe dauden espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak apurka-apurka egokitzea da, herritar guztientzako irisgarriak izan daitezen.