BILBAO. Gure txistulariek publikoaren parte hartzea ezinbesteko osagaia izango duten Kantaldi berri honetan. Iluntzeko 8etan hasiko da Euskalduna Jauregiko A3 Aretoan. Hauxe da Txistulari Bandak, neguko zikloaren barruan, urtarrilaren 13tik martxoaren 23a arte programatu dituen kontzertu berezi-berezietako bostgarrena eta azkenaurrekoa ere. Emanaldi guztiak doakoak dira.

Biharko kontzertuaren helburua euskal kantutegi zahar eta berrian dauden abestiak ikusleekin elkarrekin abestea da: `Euskal Herrian euskaraz´, `Bizkaia maite´, `Anttoni eta Antton´, `Agure zaharra´, `Txantxibiri´, `Izarren hautsa´, `Lau teilatu´, `Nere herriko neskatxa maite´, `Azken agurraren negarra´, `Aberriaren mugak´... Gai guztiak Xabier Otaoleak moldatu ditu. Abestien letrak pantaila batean proiektatuko dira, eta horrela ez da egongo ez abesteko aitzakiarik.

Musikari eta ikusleen arteko lotura egiteko, Josu Zarate dugu. Oskorri, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Gorka Knörr, Mikel Urdangarin, Txomin Artola, Itoiz, Bilintx bezalako musikarien doinuak abestuko ditugu elkarrekin eta beste batzuk egile ezezagunekoak baina denon memorian ditugunak. Kontzertu honetan, inoiz baino gehiago, guztiok gara protagonista.

Gaur egun hauek dira Bilboko Txistularien Bandako partaideak: Garikoitz Mendizabal (zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi eta Asier García. Lan-talde honek 2004ko urtarrilean ekin zion ibilbideari, eta urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Kontzertuan, Mariano Santamaría piano-jotzaileak eta Amaiur Cajaraville kontrabaxu-jotzaileak parte hartuko dute.

Gure txistularien hurrengo kontzertua martxoak 23 asteazkenean izango da: `Zu zeu txistulari´ Joserra Gutiérrez-en musikarekin ikuskizuna. Gutiérrez musikariak espreski egun honetarako konposatutako musika. Txistu musikak har dezaken beste norabide bat proposatuko dute.

BILBOKO UDAL TXISTULARI BANDAREN KANTALDIA

MARTXOAK 1, ASTEARTEA, 20:00ETAN

EUSKALDUNA JAUREGIKO A3 ARETOA

SARRERA DOAKOA EDUKIERA BETE ARTE

Bilboko Udal Txistulari Banda: Garikoitz Mendizabal (Zuzendaria), Idoia Kareaga, Gorka Zabaleta, Sabin Bikandi, Asier García

Abeslaria: Josu Zarate

Pianojolea: Mariano Santamaría

Kontrabaxua: Amaiur Cajaraville

BILBOKO TXISTULARI BANDAREKIKO HURRENGO HITZORDUA

Martxoak 23, asteazkena, 20:00etan: `Zu zeu txistulari´. Estreinaldia. Joserra Gutiérrez konposatzailearekin proiektu berria. Euskalduna Jauregiko A3 Aretoa.