Harrapazank programan izena emateko epea ostiralean bukatuko da
Bi kategoria ditu: Harrapazank Junior, 9-13 urteko gazteentzat, eta Harrapazank Senior, 14-18koentzat
BILBO. Harrapazank Eszena atalak kategoria bi ditu: Harrapazank Junior, 9-13 urteko gazteentzat, eta Harrapazank Senior, 14-18 urtekoentzat. Aukeraketa egingo da bi kategorietan, antzerkian, musikan, dantzan, bakarrizketetan, txiste kontaketan, bertsotan eta abarretan gazteek talentua erakutsi dezaten. Hautaketaren ostean, kategoria bakoitzean hamar talde aukeratuko dira apirilean egingo diren azken galetan trebezia erakutsi dezaten. 500 euroko bi sari egongo dira kategoria eta gala bakoitzeko.
Bestalde, argazkigintzako, bertso rapeko, bitxiak diseinatzeko, DJ modura aritzeko, grafitiko, zirkuko edo smartphone bidez bideoak egiten ikasteko lantegiak egingo dira 11-18 urteko gazteei zuzendutako Sortuzank programaren barruan.
Bi programa horietan parte hartzeko ere izena eman behar da www.harrapazank.com web orriaren bidez, datorren ostirala baino lehenago.
Más en Bilbao
-
“Nuestra labor ha contribuido a posicionar a Bilbao y Bizkaia como referentes en el mapa global del diseño emergente”
-
El Museo de Bellas Artes desvela su gran hito: el nuevo Atrio Arriaga abre sus puertas en primicia
-
Bilbao contará con 8,4 millones para favorecer la empleabilidad de 7.000 personas los próximos doce meses
-
Bilbao valorará si mantiene o suspende las colonias municipales por la ola de calor