BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko Alkateak bulegoan izan du bisitari gaurgoizean MatyMint Hamady,Mauritaniakohiriburu den Nouakchott hiriko Alkatesa. Kortesiazko ikustaldi hau,Bilbo inbertsioen eta turismoaren trakzio-eragile bihurtzeko UdalGobernuak abian duen nazioarteko harremanen egungo indartze-fasearenbarruan gauzatu da.
Bilera hau,Nouakchott-eko Alkatesa egunotan Euskadin betetzen ari den lan-agendatrikoari atxikita antolatu da. Nouakchott-eko Alkatesa, Mauritanianhedapen zabala duen IDOM ingeniaritza-enpresak gonbidatuta etorri daEuskadira. Gogoan izan behar da, Bilbao Bizkaiak 4 milioi euroinguruko esportazioak egin dituela aurten Mauritaniara, eta Afrikakoherrialde hau dela gaure artean koloniarik zabalena dutenetako bat.
Horrela, Nouakchott-ekoAlkatesak argi utzi du Afrikako herrialde horrek arrantza-sektoreaeta arraina prozesatzeko industria garatzeko duen interesa, BittorOroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta ElikaduraSailburuordearekin izandako aldebiko bilera baten bitartez.
Gaur Bilboko Alkatearekinizandako topaketan, Mauritaniako hiriburuko Alkatesak bertatikbertara ezagutu ahal izan du Bilboko hiri-eraldaketa prozesua,nazioarteko erreferentzia bilakatu baita lurralde-antolaketa,etxebizitza-politika, oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuetarakosarbidea, ekintzailetza eta enpresari-espirituaren bultzada, etagobernantza eta herritarren partaidetza bezalako gaiei dagokienez.Horiexek dira, halaber, Nouakchott hiriak gaur egun esku arteandarabiltzan erronka nagusietako batzuk.
Maiatzean Alkatetzarairitsi zenez geroztik, Juan Mari Aburtok nazioarteko topaketa-agendatrinkoa izan du, Bilbo marka indartu eta hiria inbertsioen etaturismoaren trakzio-eragile bihurtzeko asmoz.