Ostegunetik aurrera erosi ahal izango dira Basketball Champions Leaguerako sarrerak
Maiatzaren 6tik 8ra bitartean, Bilbao Arenak Basketball Champions League ligako Final Four-a jasoko du. Bada, ostegun honetatik aurrera, martxoak 31, saskibaloiaren jai handi honetarako sarrerak erosi ahal izango dira. Konkretuki 1.000 'Early Birds' sarrera jarriko dira salgai, goizeko 10.00etatik aurrera, eta lehenengo 48 orduetan % 20ko beherapena izango dute.
Sarrerak esteka honen bitartez eskuratu daitezke 26 euroren truke abonu bakoitzeko, eta bi finalaurrekoetara joateko aukera egongo da, bai eta finalera eta hirugarren eta laugarren postuak jokatuko diren partidetara ere. Apirilaren 2tik aurrera jarriko dira salgai beherapenik ez duten gainerako sarrerak.
FINAL-LAURDENEN ZOZKETA
Martxoaren 25ean, ostirala, Bilbon egin zen Basketball Champions League 2022 ligako Final Four-eko final-laurdenak eta partidak jokatzeko hurrenkeraren zozketa. Hauexek dira final-laurdenetako parekatzeak:
- BAXI MANRESA vs. UNICAJA
- LENOVO TENERIFE vs. TOFAS BURSA
- HAPOEL U-NET HOLON vs. SIG STRASBOURG
- U-BET CLUJ NAPOCA vs. MHP RIESEN LUDWIGSBURG
Finalaurrekoen parekatzeei dagokienez, hauxe izan zen hurrenkera:
- KANPORAKETAKO 4. irabazlea vs. KANPORAKETAKO 1. irabazlea
- KANPORAKETAKO 3. irabazlea vs. KANPORAKETAKO 2. irabazlea
Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatuko da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren.
Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.