Musika berriro izan zen protagonista ostiral honetan Bilboko Udalak antolatzen duen BAS (Bilbao Arte Sacro) Jaialdian. Oraingoan, The Tallis Scholars talde ospetsuaren eskutik, Giovanni Pierluigi da Palestrina errenazentista handia omendu da, bere jaiotzaren 500. urteurrena dela eta.

Kontzertu hunkigarri honek musika sakratuaren goi mailako interpretazioa eskaini zien bertaratuei, Palestrinaren lanaren sakontasuna eta espiritualtasuna berreskuratuz, eta BAS Jaialdiaren izpirituarekin bat eginez.

Peter Phillipsen gidaritzapean, "Missa Ut re mi fa sol la", "Laudate pueri dominum", "Media vita", "Tribulationes civitatum", "Timor et tremor" eta "Tu es Petrus" bezalako abestien errepertorioa interpretatu zuten. Obren artean, oso gutxi ezagutzen den meza bikain bat eta konpositorearen moteterik onenetako bat nabarmendu ziren. Gainera, Orlandus Lassusen lan batzuk gehitu zizkioten Palestrinaren ia garaikidea delako eta batzuetan hau bezalako soinua duelako nahiz eta beste hainbatetan ez. Bi musikarien konbinazioaren emaitza kontrajartze liluragarria izan zen.

The Tallis Scholars errenazimentuko musika sakratuaren nazioarteko erakusle nagusietako bat bihurtu da bere grabazioei — mundu osoan sari ugari jaso dituztenak — eta kontzertuei esker. 2024-2025 denboraldian, formazioa Japonian, Estatu Batuetan eta Asia ekialdean aritu da, baita Londresen ere, eta Europan eta Erresuma Batuan bere ohiko programan.

Emanaldia "Mirespena / Admiración" lelopean, Gizakunde Elizan apirilaren 14a arte, astelehena, 19:30etatik aurrera, eskainiko duen bigarren kontzertua izan da.

Larunbata honetan, apirilak 12, London Handel Playersen txanda izango da. Bere programa Bachen kantata erlijiosoei eskainiko die, Barroko berantiarraren adierazle nagusia. Saio honetan Jessica Cale sopranoa, Mercé Bruguera Abelló mezzosopranoa, Benedict Munden tenorra eta Tristan Hambleton baxua entzungo dira.

Hurrengo egunetan, programak Bilboko Koral Elkartearen (apirilaren 13an) eta La Spagnaren (apirilaren 14an) emanaldiekin jarraituko du.