“Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo" programaren bigarren edizioa apirilaren 2tik 30era egingo da. Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bilboko Udalak ekimen hau jarri du abian, eta, horren bidez, hainbat narratzailek haurrei zuzendutako ipuinak interpretatuko dituzte.
Bilboko auzoetako liburutegiak eta udaltegiak jardueraz beteko dira hilabete osoan zehar, haurren artean liburua eta irakurketa sustatzeko eta euskarazko kultura-eskaintza bultzatzeko udal-estrategiaren barruan kokatutako ekimen honen bitartez.
Ipuin kontalari guztiak euskaraz izango dira, apirilaren 15ean Abandoko Udaltegian egingo dena izan ezik, gaztelaniaz, euskaraz eta arabieraz izango baita. "Ipuin Kontalariak Auzoz Auzo" programak Liburutegietan eta Udaltegietan antolatzen du bere jarduera, eta Kultura Barrutik ekimenean kokatzen da. Ekimen hori Bilboko Udalak sustatzen du, eta hiriko barrutietan kultur jarduera anitzak eskaintzen ditu.
Udaltegietan sarrera librea eta doakoa izango da lekua bete arte; Udal Liburutegietan, berriz, aldez aurretik izena eman behar da liburutegian bertan (posta elektronikoz edo telefonoz).
IPUIN KONTALARIAK AUZOZ AUZO PROGRAMAZIOA
Apirilak 2, asteazkena. Iralako Liburutegia
- TTIPI-TTAPA. Apika
- 18:00etan. Euskaraz 2-3 urte, gurasoek lagunduta.
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 25 plaza. bibliotecairala@bilbao.eus. 94 400 34 85
Apirilak 4, ostirala. Altamirako Udaltegia
- BIGARREN PRINTZESA. Virginia Imaz
- 18:30etan. Euskaraz. 4 urtetik aurrera
- Sarrera librea lekua bete arte.
Apirilak 5, larunbata. Masustegiko Udaltegia
- MONSTRUOAK, PRINTZESAK ETA SORGINAREN BAT. Rakel Imaz
- 18:30etan. Euskaraz. 4 urtetik aurrera
- Sarrera librea lekua bete arte.
Apirilak 5, larunbata. Begoñako Liburutegia
- IPUINETATIK JABEKUNTZARANTZ. Itziar Saenz de Ojer
- 11:30etan. Euskaraz. 5-9 urte
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 25 plaza. bibliotecabegona@bilbao.eus. 94 473 47 54
Apirilak 8, asteartea. Basurtuko Liburutegia
- ERALDAKETARAKO KONTUAK. Itziar Saenz de Ojer
- 18:00etan. Euskaraz. 6-10 urte, gurasoek lagunduta
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 20 plaza. bibliotecabasurto@bilbao.eus. 94 405 03 27
Apirilak 9, asteazkena. Castañoseko Liburutegia
- SURFEAN. Alboka
- 18:00etan. Euskaraz. 4-6 urte
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 15 plaza. bibliotecacastaños@bilbao.eus. 94 420 34 04
Apirilak 9, asteazkena. Otxarkoagako Liburutegia
- HITZ ETA PITZ. Ixabel Millet
- 18:00etan. Euskaraz. 2-6 urte
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 20 plaza. bibliotecaotxarkoaga@bilbao.eus. 94 412 87 49
Apirilak 9, asteazkena. San Frantziskoko Liburutegia
- MARTIN POXPOLIN. Ixabel Agirresarobe
- 18:00etan. Euskaraz. 4-6 urte
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 20 plaza. bibliotecasanfrancisco@bilbao.eus. 94 415 06 81
Apirilak 10, osteguna. Uretamendi Udaltegia
- EMAKUME PAREGABEAK. Sorgina Txirulina
- 18:00etan. Euskaraz. 4-8 urte
- Sarrera librea lekua bete arte
Apirilak 12, larunbata. Alde Zaharreko Liburutegia
- KOLOREETAKO LIBURUEN ZAPOREA. Lur Usabiaga.
- 12:00etan. Euskaraz. 4-8 urte
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 15 plaza. zazpikalehaurrak@bilbao.eus. 94 404 94 81
Apirilak 15, asteartea. Abandoko Udaltegia
- IPUIN IBILTARIAK/CUENTOS NÓMADAS. Ridouane Chakouch eta Rakel Imaz
- 18:30etan. Euskaraz, gaztelaniaz eta arabieraz.4 urtetik aurrera
- Sarrera librea lekua bete arte.
Apirilak 26, larunbata. Karmelo Plaza, Santutxu
- ZORTE TXARREKO OTSOAK. Maite Franko
- 12:30. Euskaraz. 4 urtetik aurrera
- Sarrera librea lekua bete arte
Apirilak 30, asteartea. Errekaldeko Liburutegia
- MARGO IPUINAK. Ines Bengoa
- 18:00etan. Euskaraz. 8-12 urte
- Aldez aurretik inskribatu behar da. 20 plaza. bibliotecarekalde@bilbao.eus . 94 422 38 97