Bizkaiko Foru Aldundiak 63 egoitza-plaza berri sortuko ditu aurten, desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat eta adimen-gaixotasuna duten pertsonentzat. Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru tuak adierazi duenez, bi higiezinen ezaugarriak eta berez eskaintzen zituzten aukerak kontuan hartuta, "aukera estrategiko gisa ikusi genuen horiek gure laguntza- eta zaintza-sarean integratzea, horrela i zabaltzeko. Zentro berriak ireki eta beste batzuk birmoldatu genituen, ikusitako beharrizanei erantzun ahal izateko. Eta, betiere, argi ta garbi izanik laguntza behar duten pertsonen erosotasuna eta arretaren hobekuntza, eta pertsona horren familien lasaitasunean".

Eragiketa horietan Bizkaiko Foru Aldundiak 2,3 milioi euroko inbertsioa egin du desgaitasuna duten pertsonen kolektiboari baliabide gehiago eskaini ahal izateko.

Monte Avril egoitza desgaitasuna duten pertsonentzat eta adimen-gaixotasuna dutenentzat

Plaza sortu berri gehienak foru erakundeak Jesusen Bihotza ongintzazko erakundeari erositako eraikinean egongo dira. Higiezina Monte Avril edo Iturritxualde deritzon parajean dago, Artxanda inguruan, Bilbon.

Amaia Antxustegik azaldu du zentroak 50 plaza izango dituela instalazioak egokitzeko eraberritze-lanak amaitu ondoren. Esku-hartzeak gela indibidualen egungo eremuan edo aldean jarriko du arreta, handiagoak izan daitezen.

Baliabide berriak bi unitate izango ditu. Unitate bat adimen-gaixotasuna duten 22 pertsonarentzat izango da, eta beste bat desgaitasun intelektuala duten 28 pertsonarentzat.

Aita Menni erakundeak kudeatuko du zentroa, eta urtea amaitu baino lehen abian jartzea aurreikusten da. Zentroa irekitzeak 40 lanpostu inguru sortzea ekarriko du, zuzeneko arretakoak zein zeharkako arretakoak. Zentroaren urteko funtzionamenduak 3 milioi eurotik gorako kostua ekarriko dio foru aldundiari.

Zubietetik (Gordexola) Olabera (Muxika)

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak beste 13 plaza jarri ditu martxan desgaitasun intelektuala duten pertsonentzat.

Plaza horietatik zazpi Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeko (GUFE) Gordexolako Zubiete Laguntza Zentroko 19 egoiliar eta zentro horretako plantilla osatzen zuten 29 profesionalak Muxikara lekualdatu ondoren sortu dira. Martxoan egoitza-kokaleku berria estreinatu dute, eta orain Olabe Laguntza Zentroa da.

Baliabide horrek autismoaren espektroko nahasmendua duten pertsona helduei eskaintzen die arreta. Pertsona horiei gizarte-zerbitzu espezializatuak ematen zaizkie, beren eta beren familien bizi-kalitatea modu pertsonalizatu eta integralean hobetzeko, eta integrazio komunitarioaren ikuspegitik.

Olabe zentrora lekualdatu ondoren, erabiltzaileek eta haiek zaintzen dituzten profesionalek erosotasuna irabazi dute, barruko eta kanpoko espazio gehiagorekin, gozatzeko eta irisgarritasun hobea izateko. Kokapen berri horrek, halaber, Bizkaian kolektibo horrentzako plaza publikoen eskaintza handitzea ekarri du; izan ere, 19 plaza finko eta familiarentzako atsedenerako aldi baterako plaza 1 izatetik Olabe Laguntza Zentroak berez 24 plaza finko eta atsedenerako aldi baterako hiru plaza ditu eta.

Argia Fundazioa Zubietera (Gordexola) lekualdatzea

Gordexolako Zubiete zentroko erabiltzaileak Muxikara lekualdatu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzako higiezina Argia Fundazioak kudeatzen du orain, eta bertan adimen-gaixotasuna duten 17 pertsona bizi dira. Erabiltzaile horietatik hamaika Bilboko Begoña auzoan bizi ziren, eta lekuz aldatu ondoren, 6 plaza gehiago sortu dira. Erabiltzaile bakoitzak bere gela izango du.

Desgaitasuna duten pertsonak: baliabideak eta foru-aurrekontua

Bizkaiko Foru Aldundiak aurtengorako desgaitasunaren eremura bideratutako aurrekontua, lehen aldiz, 100 milioi eurotik gorakoa da, 100.422.515 euro zehazki, hau da, % 22,80ko igoera izan du.

Gaur egun, lurraldeak 1.279 plaza ditu okupazio-zentroetan, eguneko arretako 1.175 plaza eta 1.555 egoitza-plaza desgaitasuna duten pertsonentzako eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentroetan eta etxebizitzetan. Irailetik aurrera, Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak jakinarazi dituen Monte Avril egoitza-plaza berriak gehituko zaizkie. Zabaltze horrekin, Foru Aldundiak aurrera egiten jarraitzen du desgaitasuna duten pertsonentzako zerbitzuen hedapenean, Bizkaiko baliabideen lurralde-orekarantz.