Bilboko Zinemaldi Fantastikoa – FANTek 30 urte beteko ditu aurten eta maiatzaren 3tik 11ra bitartean egingo den edizio berezi batekin ospatuko da. “Vincent debe morir” filmaren aurreestreinaldia hartuko du. Pelikula hau 2023ko Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Astean aurkeztu zen eta Zuzendari Berri Onenaren saria jaso zuen, eta baita Sitges 2023ko Jaialdian Karim Leklourek irabazitako Aktore Onenaren saria.

Vincent bere inguruko jendearen erasoak jasotzen hasi da, inolako arrazoirik gabe. Bere bizitzak kontrola galtzen du eta indarkeria areagotzen den heinean, ihes egin behar izaten du. Baina, nora?

“Vincent debe morir” Stéphan Castangen lehen film luzea da zuzendari bezala French Kids (2011), Panthéon Discount (2016) eta Finale (2020) film laburrak idatzi eta zuzendu ondoren. Marion Guerrero, Bonît Lambert eta Thomas Poulard aktoreekin egindako antzerki-lanak ere nabarmentzen dira, eta L 'Artifice konpainiarekin kolaboratu du aktore eta antzerkigile gisa.

  • Proiekzioa: Martxoaren 7an, osteguna, 19:30ean Gólem – Alhóndiga zinemetan.
  • Sarrera librea izango da lekua bete arte eta gonbidapenak, gehienez 4 pertsonarako, zinemako leihatiletan jaso ahal izango dira egun berean, 16:30etik aurrera.

VINCENT DEBE MORIR (VINCENT DOIT MOURIR)

  • Aktoreak: Karim Leklou, Vimala Pons, François Chattot eta Karoline Rose Sun.
  • Gidoia eta zuzendaritza: Stéphan Castang.
  • Generoa: Komedia, Drama eta Thrillerra.
  • Hizkuntza: Gaztelera
  • Urtea: 2023
  • Luzapena: 115 minutu
  • Filma martxoaren 8an estreinatuko da aretoetan.

JASOTAKO LANAK ETA EUSKARAZKO FILM LABUR BAT EKOIZTEKO PROIEKTURIK ONENAREN SARIA

Halaber, izena emateko epea behin amaituta, Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek jakinarazi nahi du 820 zinema-lan baino gehiago jaso dituela. Lanak hainbat herrialdetakoak dira, aipatzekoak, besteak beste, AEB, Alemania, Argentina, Australia, Belgica, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Kolonbia, Hego Korea, Kroazia, Finlandia, Frantzia, Herbehereak, Iran, Italia, Japonia, Malaysia, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Errusia, Serbia, Suedia eta Thailandia. Bestalde, 40 inguru Euskadin ekoitzitako lanak dira.

FANTek gogorarazten du euskarazko film labur bat ekoizteko saria jasotzeko proiektuak aurkezteko epea zabalik dagoela martxoaren 27ra arte. Proiektuak www.fantbilbao.eus webgunearen bidez bidali beharko dira. Bakarrik onartuko dira bi proposamen parte-hartzaile bakoitzeko, film labur bakoitza gehienez 20 minutukoa izanik.

Sari berri honen helburua euskarazko fantasiazko film laburren ekoizpena sustatzea da, irabazleei film labur bat egitea erraztuz eta hautatutako proiektuak 5.000 euro jasoko ditu.