Datorren ostegunean, martxoaren 19an, Aitaren Egunaren harira, Bilboko hilerriak omenaldi hunkigarri bat jasoko du. Horretarako, programazio zabala eta berezia prestatu egin du Udalak, gure artean ez daude aita guztiak oroitzeko.
Familia askorentzat egun esanguratsua da eta horregatik, Bilbao Zerbitzuak erakundeak berriz ere hurbiltasun-, bake- eta memoria-espazio bat eskainiko du, Bizkaiko Arte Elkartearen eta Bilbao Bel Canto taldearen poesia-errezitaldiarekin eta musika klasikoarekin. "Haien interpretazioek ahotsa eta doinua jarriko dute dagoeneko gure artean ez dauden aitei laguntzeko, babesteko eta gomutatzeko pentsatutako ekitaldian" adierazi du Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi Álvaro Pérezek.
Familiak 12:00etatik aurrera batu ahal izango dira ekitaldira Kaperan, ordu horretan hasiko baita errepertorio berritua dakarren errezitaldia, Martín Barcelonaren (ahotsa eta pianoa) eta Adrián Martínezen (biola) eskutik. Nolanahi ere, eta musika-pieza bakoitza Bizkaiko Arte Elkarteak hautatutako poemekin lotu dadin, ekitaldian zehar zenbait pieza interpretatuko dira, Amapola, lindísima amapola, José María Lacallerena; Oi Ama Euskal Herri Goxua, Benito Lertxundirena; Can 't Help Falling in Love, Elvis Presleyrena; Por Ti Volaré, Andrea Bocellirena eta Txoria Txori, Mikel Laboarena, giro lasaia eta hunkigarria sortuz.
Era berean, eta azken urteetako tradizioarekin jarraituz, ekitaldia amaitutakoan, bertaratzen direnen artean 100 San José lore (primula vulgaris alba plena) banatuko dira loreontzitan, agortu arte, Aitaren Egunaren oroitzapen-sinbolo gisa.
Kultura-mugarri gehiago hilerrian
Aurtengo kultura-programazioak mugarri garrantzitsuak izango ditu: pistetan eta enigmetan oinarritutako esperientzia interaktibo berria; bisita gidatu eta antzeztuen ziklo berria; film laburren lehiaketa; aire zabaleko argazki- eta pintura-lehiaketak; amen omenaldia maiatzeko lehen igandean; saxo- eta piano-kontzertua; eta Domu Santu eguna, besteak beste.