Bilboko Udalak hasiera emango dio otsailaren azteazken eta ostiraletan ospatuko den "Deustualdeko Klown Jaialdia"-ren hirugarren edizioari. Deustuko eta San Inazio – Ibarrekolandako Udaltegian antolatutako emanaldi berri honek sarrera librea eta doakoa izango du edukiera bete arte, eta lehen mailako clown ikuskizunak ekarriko ditu, publiko guztientzako ikuskizunekin.

"Deustualdeko Klown Jaialdia"-k clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu. Clowna tradizio handiko diziplina da Euskadin; izan ere, "parte hartzen duten konpainiek ahalegin eta lan eszeniko guztia egiten dute umorea egiteko modu horretan, eta hori ez da soilik haurren kontua, baizik eta barreak oso modu interesgarri, sakon eta konplexuan hurbiltzen dizkie gazteei eta adin handiagoko jendeari", azaldu dute Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailetik

Aurten, iazko edizioan bezala, programak zortzi proposamen izango ditu, horietako hiru euskal konpainiaren eskutik: Ekain Pailazoa, "Slapstik" - otsailaren 2an -; Potxin-Patxin, "Baserrian" - otsailaren 23an -; eta Oihana Bartra, Ane Labaka eta Miren Artetxe bertsolariak, Beatriz Egizabal aurkezlearekin, "Klown bertso saioa" - otsailaren 28an -, estatuko beste konpainia batzuekin batera, Inda Pereda, "Lubbert" - otsailaren 7an -; Cía Maiclown, "Tentación divina" - otsailaren 9 -; Compañía Niumpaloal'arte, "Natación sinCLOWNizado" - otsailaren 14 -; Cía Bergamown, “Party Time” - otsailaren 16an -; eta Señor Stets, “Traqueteo” – otsailaren 21an -.