Bilboko Azkuna Zentroko auditorioak Ellas primero: pioneras de la gastronomía vasca -Emakumeak lehenago: euskal gastronomiaren aitzindariak- dokumentalaren proiekzioa hartu du. Marian Gerrikabeitiak zuzendutako filmak euskal gastronomian bidea zabaldu zuten emakumeen liburuetatik kanpo geratu diren istorio eta ekarpenak nabarmentzen ditu.

Emanaldia Emakumeak foru-estrategiaren barruan kokatuta dago, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzak bultzatutako ekimena. Elkarrizketen eta artxiboko irudien bidez, dokumentalean emakume horien borrokak eta garaipenak erakusten dira. Euskal sukaldaritzaren ondare aberatsa goraipatzen duen lana da, eta historikoki gizonek menderatutako mundu batean bidea urratu duten emakumeak aintzat hartzeko eta ohoratzeko beharra nabarmentzen du.

Ana Vega kazetaria, zeina 2018ko Euskal Gastronomiako Sari Nazionala jaso baitzuen, lehengo eta gaur egungo emakume guztiei egindako omenaldi honen gidaria da. Emakume horiek munduko errezeta-bilduma bikainenetako bat sortzen lagundu dute euren sukaldeetatik; euskal sukaldaritzarena, hain zuzen ere.

Emilia Galianok, Josefa Basterrak, Emilia Dañobeitiak, Nicolasa Praderak eta Úrsula, Sira eta Vicenta de Azcaray y Eguileorrek bidea urratu zuten. Aitzindariak izan ziren, gai izan baitziren beren ama edo irakasleei ikasitako sukaldaritza-tradizioaren esentziari antzemateko eta hari kanpoko beste sukaldaritza batzuen modernitate-ukituak gehitzeko. Nieves Barragánek, Zuriñe Garcíak eta Elena Arzakek, besteak beste, haien ondarearen lekukoa hartu dute.

Emakume horiek lorpen garrantzitsuak egin bazituzten ere, egia da gizartearen zati handi batek ez dakiela euskal gastronomian emakume profesional handiak badirela, nahiz eta historian zehar emakume-izen gehien eta onenak eman dituztenetako bat izan. Haien lana hain funtsezkoa izanik ere, ez zituzten inoiz ostalaritza-eskoletan aipatu, aintzat hartu edo aztertu. Euskal sukaldaritza gizonen kontua baino ez balitz bezala.

Emakumeak Bizkaiko Foru Aldundiak feminismoaren eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde egin duen apustua da. Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatutako estrategia honen helburua da emakumeak espazio publikoetan eta botereguneetan egotea aldarrikatzea, bai eta beren eskubideak eta askatasunak ere, aintzat hartuta emakumeek gizartean, politikan eta ekonomian izan duten garrantzia ezkutatu izan dela historia osoan zehar.

Emakumeak estrategiaren barruan jarduera, topaketa eta jardunaldi asko egiten izan dira 2022tik hona. Denetan aipamen berezia merezi du 2023ko urtarrilean egin zen I. Emakumeak Biltzarrak. Aurrera egiten ari gara benetako berdintasunerako bidean. Eta, beti bezala, topaketarako, elkarrekin lan egiteko eta plazaratzeko espazioak behar ditugu.