BIGARREN EDIZIOA

Zabalik dago BTEM elikadura berrikuntzako sarien deialdia

Elikaduraren sektorearen balioa agerian jartzea eta erreferente moduan kokatzea, enpresen praktika onak hedatuz eta sustatuz lortu nahi dute

09.02.2020 | 07:48

Elikaduraren sektorearen balioa agerian jartzea eta erreferente moduan kokatzea, enpresen praktika onak hedatuz eta sustatuz lortu nahi dute

BILBO. Aitortzaren xedea da elikaduraren sektorearenbalioa agerian jartzea, eta, bere eragileen bitartez, erreferente moduanposizionatzea, enpresen praktika onak hedatu eta sustatzeaz eta saritutakoenpresen ospea zabaltzeaz gain.

Gainera, sarien bitartez "lortu nahi duguelikaduraren sektorearen balioa agerian jartzea, eta, bere eragileen bitartez,erreferente moduan posizionatzea, enpresen praktika onak hedatuz eta sustatuz,eragile izan daitezen", zehaztu du Euskadiko Elikaduraren Klusterreko gerenteJon Ander Egañak.

Sarietan parte hartzeko hautagaitzek datorren irailaren 30era arte eman ahal izango dute izena, info@btem.eus helbidera idatzita. Deialdiaren oinarriak, berriz, hemen kontsulta daitezke btem.eus.

Hiru kategoria: teknologia, enpresa eta merkatua

Sariketa bi urtean behin deitzen da, eta,2017ko lehen edizioan Euskadiko Elikadura Berrikuntzako sarien izenarekin deitubazen ere, orain BTEM du izena, hau da, Berrikuntza, Teknologia, Enpresa etaMerkatuaren siglak, azken hiru horiek izanik saritzeko kontuan hartzen direnarloak.

Berrikuntza Teknologikoaren kategoriakproduktu, ontzi edo teknologia berri bat garatu eta merkatuan sartu duten enpresaksarituko ditu, edo horietakoren bat arrakastaz hobetu dutenak, negozioarengarapenari lehiakortasunerako abantaila ekarri badie.

Enpresa Berrikuntzaren kategoriaridagokionez, berriz, negozioaren prozesuen edo ereduen aldaketak aitortuko ditu. Sariketarensustatzaileek diotenez, kontuan izango dira alor hauekin lotura dutenalderdiak: berriak diren edo hobekuntza nabarmena dakarten ekoizpen, logistikaeta banaketa prozesuen ezarpena edo produktu edo zerbitzuei laguntzekojarduerak.

Azkenik, BTEM sariek, MerkatuarenBerrikuntzaren kategorian, hobekuntza nabarmena dakarten estrategia edokontzeptu komertzial berriak sarituko ditu. Horrenbestez,bereziki balioetsiko dira nazioartera hedatzeko merkatu estrategiak eta kanalberriak jorratzen dituztenak, esaterako, digitala.

Aurkezten diren hautagaitzak epaimahaiakaztertuko ditu, eta horren osaketan egongo dira AZTIko lehendakari Bittor Oroz,sarien aurreko edizioko enpresa irabazleen ordezkariak, eta sektorearenberrikuntzan ospe aitortua duten hiru aditu independente. Epaiarenebazpena urriaren amaieran jakinaraziko da.

Enpresen arteko lankidetza

AZTIk, itsaso-arrantza eta elikadurarensektoreari balioa eta ezagutza emateko xedearekin, konponbide berritzaileakeskaintzen dizkio elikaduraren industriari produktu berriak edo hobetuakgaratzeko, elikagaien kalitateari, segurtasunari eta nortasunari lehentasunaemanez eta ingurumena zainduz, betiere bezeroa ardatz nagusi dela.

Ildo horretan, Pozok adierazi duenez,"ezinbestekoa da berrikuntzaren kultura sustatzea eta garatzea sektorekoenpresen artean, enpresariek inguruan dituzten tresnei ahalik eta etekinhandiena atera diezaieten".

Elikaduraren Klusterraren iritziz, enpresenarteko lankidetza ere ezinbestekoa da, eta, horregatik, arreta berezia jarrikozaie hainbat firma edo erakunderen arteko elkarlanetik sortu diren proiektuei. Halaber,kontuan hartuko da aurkeztutako berrikuntzek enpresako negozioen garapeneanizan duten eragina, betiere frogatua.

"Kontuan hartuko dira kalitatea,fidagarritasuna, bizkortasuna, malgutasuna eta errentagarritasuna. Horrez gain,estrategiak prestatzearen inguruan garatu behar diren lehiakortasun ahalmenakere garrantzitsuak izango dira, gai hauei buruzko metodo eta eredu berriakezartzeko: berrikuntza, etengabeko hobekuntzak, prozedurak, antolakuntza etabaliabide fisikoak eta finantzarioak" amaitu du Egañak.

Sariak datorren azaroaren 21ean banatukodira, EHU/UPVren Bizkaia Aretoan egingo den gala batean, Bilbon, eta,antolatzaileek diotenez, asmoa da ekitaldia sektorearen topagune bihurtzea,Euskadiko elikaduraren balio katea osatzen duten eragileak elkartu ahal izateko.