DONOSTIA. Donostiako 110 markesina berrituko ditu Dbus-ek datozen hilabeteetan, izan ere, Irisgarritasunari buruzko Legera egokitzeko lizitazioa kaleratuko du. Bestalde, aldaketak eta hobekuntzak egingo ditu ere bere 26, 35, 45 eta 46 lineetan.
Gaur arte Dbusek berritu duen markesina kopururik handiena da, 2013tik markesinen kudeaketa Dbusen esku baitago. Une honetan Donostiak 563 autobus geltoki dauzka, eta horietatik 309 markesina erakoak dira eta 254 zutoin erakoak. Berritze planaren barruan markesinak baino ez dira sartzen, zutoinak egoera hobean daude eta.
Lehentasunez berritu behar diren markesinak zein diren zehazteko, Dbusek markesinen egoerari buruzko analisi bat egin du Donostiako Udalaren Mugikortasun Departamentuarekin elkarlanean, eta analisi horren ondorioa izan da kaltetuen dauden markesinak direla eguneratu behar direnak. Hiriko garraio sarearen geltokien instalazioa, birkokapena eta mantentze lanak ez ezik, publizitatearen ustiapena ere esleituko da lizitazioan. Kontratua 15 urterako izango da; halere, aurreikusten da 110 markesinen instalazioa lehen urtean abiaraztea eta kontratuaren lehen zazpi urteak igaro baino lehen amaitzea.
Markesina duten geltoki guztietatik, 40 Grimshaw modelokoak dira, hau da, sartu den azken modelokoak, eta gainerako 269 markesinak 2003 modelokoak. Zehazki, berrituko diren 110 markesinak 2003 modelokoak dira, eta gutxi gorabehera 16 markesina eguneratuko dira urtean.
Hobekuntzak dbus-eko 26, 35, 45 eta 46 lineetan
Dbuseko Administrazio Kontseiluak bilera egin du eta 26, 35, 45 eta 46 lineen zerbitzuan hobekuntza garrantzitsuak egiteko behar den aldaketa aztertu da bertan. Hobekuntzak, 2019an jarriko dira martxan.