BILBO. Miguel Poveda, Bilbon denbora luzez itxaron dugun une honetako artista garrantzitsuenetakoa da eta Euskalduna Jauregiko Auditoriumean egongo da irailaren 20an. Bere azken Miguel Poveda-En Concierto horretan, artista, kantaorearen ezaugarri nagusia izan den soinura hurbiltzen saiatzen da, musika aniztasunera, bere sustraia eta musikaren protagonista flamenko tradizionala den arren.

Ikus-entzuleek, Poveda unibertsoan zehar bidaia berezia egiteko aukera izango dute, eta kante flamenkoa, poesia, Andaluziako kantua eta bere konposizio berrienetako batzuk ezagutu ahal izango dituzte. Bere karismak, konpromiso sozialak eta agertokian duen pasioak, artearekiko eta emozioekiko maitasun esperientzia paregabea bihurtzen dituzte bere kontzertuak.

Miguel Povedak ez du ia aurkezpen-gutunik behar, flamenkoko artistarik pertsonalenetakoa eta interesgarrienetakoa delako. Miguel Poveda-En Concierto ikuskizunarekin, agerian uzten du mende berriko flamenkoa ezin dela bera gabe ulertu. Bere tinbre ikusgarriak generoaren zimendu tradizionalenak dardararazten ditu, bere ahotsa egokituz, atzoko eta gaurko kantak, ikus-entzuleak zutik jarriko dituzten interpretazio berri eta sentituak bilakatzeko.

Sarrerak salgai dagoeneko Euskalduna Jauregiaren webgunean eta Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainetan. 20,30 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).