Síguenos en redes sociales:

ETBk 'Bilbao denboraren mugan' programa eskainiko du gaur eta bihar

istorio politak eta irudi dotoreak erakutsiko dituzte felix linaresek aurkeztutako saioan

ETBk 'Bilbao denboraren mugan' programa eskainiko du gaur eta biharETB-2

bilbo. Euskal Telebistak Bilbao denboraren mugan programa berezia estreinatuko du gaur. Ezohiko gainbegirada zirragarri honetan, hiria sortu zenetik gaur egunera arteko bidaian murgilduko gaitu saioak. Félix Linares aurkezleak gidatuko du ikusentzulea ibilbide interesgarri honetan.

Gaur gauean, ETB-1en aurkeztuko du saioa, 23.10etan. ETB-2n, berriz, astelehenean emitituko da, 22.30etatik aurrera.

Bilbo hiribilduaren hazkunde eta garapenaren kronikak, gertatu ziren kokaguneetik hasi eta gaur egunera arteko kontakizuna egingo du. Bitxikeria ugari eta hain ezagunak ez diren gertakizun historikoak aurkeztuko ditu narrazioak. Hiriaren bizitza luzean oinarrizkoak eta oso garrantzitsuak izan diren alor guztiak jorratuko dituzte, tartean historia, arkitektura, ekonomia eta artea, besteak beste. ETBko kamarek Punta Galean hasiko dute ibilbidea; gero, errekan gora, barne aldera, haranaren azken muturrera iritsi arte.