Síguenos en redes sociales:

Aktore apartak bakarka; taldean, berriz...

Aktore apartak bakarka; taldean, berriz...

Warren Ellis-en komiki batean oinarritutako lan honetan erretiroa hartzeko prest ez dauden hainbat aktorek egiten dute behar. Horixe du berme nagusia talde bitxi horrek: kamera aurrean an-tzezten dakiten aktoreak direla eta boltsikoa betetzen lagunduko diela, aurrerago proiektu pertsonalagoak burutzeko. Eta, bide batez, ironiak ironia, euren buruaz barre egiteko parada dutela. Helen Mirrer-ek bezala (parodiatu egingo du Isabel II.aren erretratu gogoangarri hori). Lekuko berari eutsiz, Anthony Hopkinsek osatu zuen psikopata ezagunaren traza gogoratuko digu zeharka, preso dagoen gizon ero baten itxura hartuz. Lehenengoa atalaren arrakasta eta gero (batzuek Los mercenarios-ekin alderatu izan dute kon-tzeptu gisa), akzioa bistakoa bada ere, aktoreen lana medio bihurtzen da atsegina.

Berezko komikiaren mundua beltza eta garratzagoa bada ere, ez da bere helburua girotze aparta lortzea, aktore-pertsonaia bakoi-tzaren argazki barregarri ironikoa erakustea baizik, taldearen harmoniaren gainetik. Ez dago besterik eta ez du besterik eskaini nahi, zertarako, ordea. Uda ezdeusa baterako proposamena.

Zuzendaria: Dean Parisot. Gidoilariak: Erich Hoeber, Jon Hoeber. Antzezleak: Bruce Willis, John Malkovich, Mary-Louise Parker, Helen Mirren, Byung-Hun Lee, Catherine Zeta-Jones, Anthony Hopkins eta David Thewlis.