Idioma Euskera

Joan den asteazkenean

Azkuna Zentroak sorkuntza artistikoko hogei bat proiekturen aurkezpena jaso du

Deia.eus 2020-10-10 BILBO. Joan den asteazkenean, Azkuna Zentroak euren proiektuak bertan garatzen dituzten hogei artista eta ikertzaileren aurkezpena jaso zuen. Prentsaurrekoan Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantzako zinegotziak, Fernando Pérez Zentroko zuzendariak, Rakel Esparza Programazioko

Euskaraldian izena emateko hainbat ekintza antolatu dira

Y. Pozo / Bilbo 2020-10-09 'Bilbon euskaraz blaitu' lelopean hitzaldiak eta kultur ekitaldiak prestatu dira hurrengo asteetarako

Hurrengo asteburuetan

Kale-antzerkia iritsiko da Arangoiti, Deustoibarra, Peñascal eta Elorrieta auzoetara

Deia.eus 2020-10-09 BILBO. Arangoiti, Deustoibarra, Elorrieta eta Peñascal auzoek kale-antzerkiaz gozatu ahal izango dute hurrengo asteburuetan. Konkretuki gaurtik, hilak 9, igandera, eta urriaren 16 eta 17an, gauzatuko dira programatuta dauden ekintzak. Sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte eta,

Martxoaren 29tik 30era

Bilbok ELGEk antolatutako alkateen sarearen topaketa jasoko du 2021ean

Deia.eus 2020-10-09 BILBO. Bilbok Ekonomia Lankidetzarako eta Garapenerako Erakundeak (ELGE) antolatutako Hazkunde Inklusiboaren aldeko alkateen sarearen topaketa jasoko du datorren urtean. Hala, 2021eko martxoaren 29tik 30era, topaketa esanguratsu honen bosgarren edizioan hiriaren ekonomiaren hazkunde inklusiboa

Erakusketak ikusteko

Baffest jaialdiak bisita gidatuak eskaintzen ditu

Deia.eus 2020-10-09 BARAKALDO. Baffest Argazki Jaialdiak bisita gidatuak egingo ditu urriaren 31ra arte ospatuko den bosgarren edizio honetako bost erakusketara, nahi duenak barrutik ikus ditzan erakusketa bakoitzaren nondik norakoak. Lehenengo bisita bihar bertan egingo da, hilak 10, eta beste biak hurrengo bi

Akordioa Nortegasekin

Gas naturaleko berokuntza jarriko da Bilboko udal etxebizitzetan

Deia.eus 2020-10-09 BILBO. Nortegasek gas naturaleko berokuntza jarriko du Bilboko udal etxebizitzetan. Horrela adostu egin zuten joan den asteazkenean, hilak 7, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak estatu mailan gas naturalaren bigarren banatzailerik handienarekin sinatutako hitzarmenean, non erakunde bakoitzak

Euskara sustatzeko

Zortzi jarduera eskainiko ditu urrian Darabilbo ekimenak

Deia.eus 2020-10-09 BILBO. Aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburua duen Darabilbo programak zortzi jarduera eskainiko ditu urrian zehar. Bilboko Udalak Bilboko Euskaltegien Sarearekin batera antolatutako ekimen honetan parte hartzeko ez da behar euskara maila ona izatea, euskaraz hitz egiteko gogoak

Koronabirusari aurre egiteko

Barakaldok protokolo guztiak bete ditu aurrez aurreko arreta eskaintzerakoan

Deia.eus 2020-10-09 BILBO. Koronabirusaren pandemiak eguneroko bizitzako jarduera eta ohitura ugari moldatzera behartu egin du, bai pertsona fisiko zein erakundeei. Hori dela eta, Barakaldoko Udalak protokolo berezia abiarazi zuen aurrez aurreko zerbitzua berrirekitzeko orduan, langileen zein herritarren segurtasuna

Lea-Artibaiko Elikagaien eta Artisauen Eguna bertan behera

Imanol Fradua/ Markina 2020-10-08 Azoka ez da ospatuko, koronabirusaren intzidentzia areagotu delako

10 milioi euroko inbertsioa egingo da

Bizkaia osoak izango du abiadura handiko interneterako konexioa

Deia.eus 2020-10-08 BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko eskualde guztietako 96 udalerritan dauden 7.620 ataritan jarriko du banda zabala. Horrela, Bizkaia osoak izango du abiadura handiko interneterako konexioa. Proiektu hau gauzatu ahal izateko, Aldundiak 10 milioi euroko aurrekontua inbertituko du.

Berbanet eta 'Gura baduzu, gura dut'

Euskararen erabilera sustatzeko bi ekimen abiarazi ditu Aldundiak

Deia.eus 2020-10-08 BILBO. Gizartean euskararen erabilera sustatzeko bi ekimen berri abiaraziko ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Berbanet eta 'Gura baduzu, gura dut' izenekoak. Programa biak Foru Erakundearen Euskararen VI. Plan Nagusiaren barruan jarriko dira martxan. Berbanet-ek hasiera eman die euskarazko

300.000 euroko aurrekontua

Sormena eta kultura sustatzeko dirulaguntzak eskainiko ditu Bilbok

Deia.eus 2020-10-08 BILBO. Koronabirusaren pandemiak sormena eta kulturaren sektoreetan eragindako kalte ekonomikoak gutxitu nahiean, Bilboko Udalak 300.000 euroko aurrekontua bideratuko du sektore bi horiei dirulaguntzak eskaintzeko, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez. Aurkeztutako proiektuak

Covid-19a Bizkaian

Koronabirusak hildako bat utzi du Bizkaiko egoitzetan azken orduetan

Deia.eus 2020-10-08 BILBO. Koronabirusaren pandemiaren bigarren fasea hasi zenetik bi egunean behin egin ohi duen moduan, Bizkaiko Foru Aldundiak ezagutzera eman zuen atzo, urriak 7, lurraldean mendekotasuna duten adineko pertsonentzako egoitza-zentroen sareko egoera. Aldundiaren datuen arabera, azken orduetan

Termiten aurrean jarduteko protokolo berria abiarazi du Bilbok

Deia.eus 2020-10-08 BILBO. Bilboko Udalak termiten aurren jarduteko protokolo berria onartu du, uriko ondarearen kontserbazioa sustatzen duen Hiri Biziberritzeko Arloaren bitartez. Protokolo hori Surbisa udal-sozietatearen esku-hartze eremuetan jarriko da praktikan. Surbisak, Bilboko eraikin, etxebizitza

#BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan

Deustu argiz eta kolorez beteko da ostegun eta ostiralean gauean

Deia.eus 2020-10-08 BILBO. Bilboko Udalak argiz eta kolorez beteko ditu Deustu auzoko gauak gaur, hilak 8, eta bihar, #BilbaoUdazkena2020 kultur ekimenaren bitartez. Bi egun hauetan lau ikuskizun eskainiko diram San Pedro plazako kioskoan, Zubian eta Pilotalekuan egingo direnak. Udalak jakitera eman du ez

Urriaren 7an

Covid-19 garaian airearen kalitatea aztertzen duen foroan hartuko du parte Bilbok

Deia.eus 2020-10-07 BILBO. Gaur, hilak 7, Bilboko Udalak parte hartuko du koronabirusaren garaian airearen kalitateari buruzko jardunaldietan. Ekimen hau Bihotzaren Espainiako Fundazioak antolatu egin du, Health Alliance elkartearekin batera. Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta Espainiako Udalerrien eta

Bandaren 125. urteurrena

Udal Musika Bandak denboraldi berriari emango dio hasiera Arriaga Antzokian

Deia.eus 2020-10-07 BILBO. Gaur, hilak 7, asteazkena, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bilboko udal musika Bandak "Memoriaren soinua" izena daraman denboraldi berriari emango dio hasiera Arriaga Antzokian. Aurten Bandaren 125. urteurrena ospatzen ari dira. Gaurko emanaldia "Eskerrik asko" lelopean egingo da, eta José

1.900 plaza baino gehiago

Azaroan hasiko da 8 urtetik beherako umeentzako Bilbao Kirolaken egitaraua

Deia.eus 2020-10-07 BILBO. Bilbao Kirolakek azaroaren 1ean emango dio hasiera 8 urtetik beherako umeentzako 2020-2021 ikasturteko denboraldiari. 161 kirol.ikastaro eta 1.936 plaza eskainiko dira guztira. Ikastaroak Bilbao Kirolaken kiroldegietan egingo dira. Aretoko 15 ikastaro egingo dira, hala nola

Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUk jatorri deitura duten elikagaien jatorriari buruzko ikerketa egingo du

Deia.eus 2020-10-07 BILBO. Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Analitikoa Saileko IBeA ikertaldeak jatorri deitura duten elikagaien jatorriari buruzko ikerketa egingo du, euren jatorria egiaztatzeko helburuarekin. Hala, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa euroeskualdeko nekazaritzako produktuen benekotasuna babestu eta

CIC energiGUNEkin batera

Gasteizek bigarren bizialdia emango die ibilgailu elektrikoen bateriei

Deia.eus 2020-10-07 GASTEIZ. Gasteizko Udalak bizialdi berri bat emango die ibilgailu elektrikoen bateriei joan den astelehenean, hilak 5, CIC energiGUNE gundazioarekin sinatutako hitzarmenari esker. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta zuzendari nagusi Nuria Gisbertek lehen azterlanaren gaia aurreratu

Iraileko udalbatzarrean

Lan-istripu larri edo hilgarriei erantzuteko protokoloa onartu du Laudiok

Deia.eus 2020-10-07 LAUDIO. Laudioko Udalak herriko enpresetan edota herrian erroldatutako langileren batek lan-istripu larri edo hilgarri bat izatekotan horren aurren erantzuteko protokoloa onartu egin du iraileko udalbatzarrean. Protokoloa lan-eremuan heriotza eragiten duten lanpostuari lotutako arriskuen

Bilboko Udalak antolatutakoa

Urriaren 15etik 27ra ospatuko da BAD-Bilbao jaialdia

Deia.eus 2020-10-06 BILBO. Urtero bezala, hemen da BAD-Bilbao Antzerkia Dantza Jaialdiaren edizio berri bat. Aurten benetan berezia izango da koronabirusaren pandemiak eragindako egoera dela eta, baina hala ere jaialdiaren hogeita bigarren edizioa ospatuko da urriaren 15etik 27ra bitartean. Edizio honetako

Azteazkenean, urriak 7

Oskar Gonzálezek bere liburu berria aurkeztuko du Bidebarrietan

Deia.eus 2020-10-06 BILBO. Datorren igandera arte Bilbon ospatzen ari den Liburu Azoka dela eta, bihar, urriak 7, asteazkena, Bidebarrieta Kulturguneak Oskar Gonzálezek idatzitako  'Por qué los girasoles se marchitan. Los elementos químicos en el arte' izeneko liburuaren aurkezpena jasoko du. Cálamo argitaletxeak

Prozesua martxan jarri du

Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana gauzatzen hasi da Laudioko Udala

Deia.eus 2020-10-06 LAUDIO. Laudioko Udalak Hiri Mugikortasun Iraunkorreko Plana (PMUS) egiteko lehenengo pausua ematen hasi da dagoeneko. Ekimen honen xede nagusia hiri-mugikortasun osasungarriagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa sustatzea da. Plana prestatzeko prozesua bi plano bereizitan gauzatuko da:

Urriaren 7an

Udal Txistulari Bandak Euskal Museoan joko du asteazkenean

Deia.eus 2020-10-06 BILBO. Bihar, urriak 7, asteazkena, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilboko Udal Txistulari Bandak kontzertu berri bat eskainiko du Euskal Museoko klaustroan. Sarrera doakoa izango da, baina ikusleek aldez aurretik hartu behar izango dute euren gonbidapena Euskal Museoaren webgunean. Klaustrorako